Artaxerxes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artaxerxes

Errege Handi

K.a. 465 - K.a. 424
Xerxes I.a Persiakoa - Xerxes II.a
Bizitza
Jaiotza?
HeriotzaSusa, ? ( urte)
Hobiratze lekuaNaqsh-e Rostam
Familia
AitaXerxes I.a Persiakoa
AmaAmestris
Ezkontidea(k)Damaspia (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaAkemenestar dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaZoroastrismoa

Artaxerxes[1] (antzinako persieraz: 𐎠𐎼𐎫𐎧𐏁𐏂𐎠‎ Artaxšaça,[2]; antzinako grezieraz: Ἀρταξέρξης) Persiako errege akemenestarra K.a. 465-424 urteen bitartean, Xerxes I.aren semea eta ondorengoa. Akemenestar Inperioko seigarren erregea izan zen.

Iturri grekoetan μακρόχειρ Makrokheir goitizenaz aipatzen da (latinez, Longimanus, eskuluzea), esaten baitzen eskuin-eskua ezkerra baino luzeagoa zuela.

Xerxes erregearen eta Amestris erreginaren bigarren semea zen. Aita gorteko ofizial batek hil zuen, eta Artaxerxesek, erreinaldiaren hasieran, erregetza bermatzearren, bere anaia zaharrena, Dario, hil zuen. Xerxesen beste seme bat, Histaspes, Baktrianan haren aurka altxatu zen zen, baina garaitua izan zen. Printze eskuzabal baten oroitza utzi zuen, Temistokle atenastarra bere erbesteratzean onartu zuelako K.a. 463an eta juduei Jerusalema itzultzen utzi zielako.

K.a. 450ean, atenastarrek, Zimon buru zutela, Zipreri eraso zioten, eta persiarrak garaitu zituzten. Ondorioz, greziarrekiko bakea sinatu behar izan zuen (Kaliasen bakea, K.a. 449-448), eta Kersoneso (gaur egungo Krimeako penintsula) galdu zuen.

Artaxerxes hil zenean, haren seme Xerxes II.ak eskuratu zuen tronua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (2014-03-28). (PDF) 175. araua: Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (I): Mesopotamia, Mediako Inperioa, Akemenestar Inperioa eta Lidia. Bilbo, 6 or..
  2. Ghias Abadi, R. M.. (2004). کتیبه‌های هخامنشی. (2. argitaraldia) Teheran: Shiraz Navid Publications, 129 or. ISBN 964-358-015-6..