Arte kritika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arte-kritikari» orritik birbideratua)
Denis Diderot, arte-kritikaren sortzailea.
James McNeill Whistleren Nocturne in Black and Gold: The Falling Rocket. Kritikoen lana da ere bai teknika eta estilo berriak zabaltzea.

Arte kritika literatura eta mundu akademikoaren arteko generoa da. Testu hauen bitartez arte-espezialistek lan desberdinen inguruko haien iritziak ematen dituzte. Beraz, arte kritikaren lana zera da: arte-lanak analizatu eta epaitzea, zerbaiten balioaren azterketa egitea.[1]

Ezaugarri orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artelanen, artisten edo erakusketen balorazioa egiten du, printzipioz modu pertsonalean eta subjektiboan, baina artearen historian eta bere diziplina anitzetan oinarrituta, artea bere arabera baloratuz, testuingurua edo bilakaera kontutan hartuta. Aldi berean, ebaluatzailea, informatiboa eta konparatiboa da, modu zehatz eta entretenigarrian idatzia, azterketa akademikoa dela esan gabe baina datu enpirikoak eta egiaztagarriak eskainiz.

Hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denis Diderot arte modernoaren lehen kritikaritzat jotzen da: 1725az geroztik Louvre museoaren Salon Carrén egindako erakusketen gaineko iruzkinak idatzi zituen. Jendeari irekitako saloi horiek joera artistikoen hedapen zentro gisa jarduten zuten. Diderotek erakusketa horien inguruko inpresioak 1759an idatzi zituen gutun batean; testu hori Frédéric-Melchior Grimmen Correspondance littéraire liburuan argitaratu zen eta, geroztik, 1781 arte, generoaren abiapuntua izan zen.

Artearen kritikarien esparruan arte-historialariak eta idazleak izan dira. Batzutan azterketa metodologikoan oinarrituta, bestetan norberaren subjektibitatean, laister kritika gustuak moldatzeko benetako tresna zela deskubritu zuten zaleek. Izen handi batzuk aipatuko ditugu: Charles Baudelaire, John Ruskin, Oscar Wilde, Émile Zola, Joris-Karl Huysmans, Guillaume Apollinaire, Wilhelm Worringer, Clement Greenberg, Michel Tapié, Eugeni d'Ors, Juan Eduardo Cirlot, Juan Antonio Gaya Nuño, Irma Arestizábal... [2]

Kritikarien egitekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mikel Onandiaren ustez kritika zubi-lan bat da. Haren hitzetan, kritikariak landutako gaiaren gainean epaia eraikitzeko zertzeladak eman behar ditu testuetan, modu honetan hartzaileak aukera izango duelako "artea epaitu, gozatu eta ezagutzeko".
  • Aldi berean, galbahe lan gisa ere ikusten du kritikariaren egitekoa, galbahea eta ipar-orratza: "kaosaren eta ekoizpen pluraltasun horren aurrean gutxieneko orientabide batzuk eman behar dira, publikoa orientatu eta galbahe apur bat egin".
  • Haizea Barcenillak, bestetik, hirugarren egiteko bat ere aipatzen du: ezagutarazi eta joera berriak aditzera ematea zeren eta ekoizpen handia da eta publikoak hasieran gauza batzuk ezin ditu ikusi.[3]

Artearen kritika Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=kritika
  2. Villa, Rocío de la (2003). Guía del arte hoy. Tecnos, Madril. ISBN 84-309-3930-X., 62-66 or.
  3. "Kritika gutxi arterako", Leire Eguzkizaren artikulua Deian, 2020/01/20an. [1]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]