Arte Garaikideko Museoa (Monterrey)

Koordenatuak: 25°40′N 100°19′W / 25.67°N 100.31°W / 25.67; -100.31
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arte Garaikideko Museoa (Monterrey)
Kokapena
Estatu burujabe Mexiko
Mexikoko estatu Nuevo Leon
Municipality of MexicoMonterrey (udalerria)
Gune populatuMonterrey
Koordenatuak25°40′N 100°19′W / 25.67°N 100.31°W / 25.67; -100.31
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1991
Inaugurazioa1991ko ekainaren 28a
Arkitektura
ArkitektoaRicardo Legorreta
Webgune ofiziala

Monterreyko Arte Garaikideko Museoa, MARCO siglez ere ezaguna (gaztelaniaz, Museo de Arte Contemporáneo), Monterrey hirian dago, Nuevo León, Mexiko. Eraikina Ricardo Legorreta arkitekto mexikarraren lana da, eta 1991ko ekainaren 28an inauguratu zuten. MARCO museoa erakusketak sortzeko eta beste erakunde batzuetako proiektuak hautatzeko misioarekin sortu zen, arte garaikide mexikarraren eta nazioartekoaren egungo uneari buruzko erreferentzia-esparru bat eskaintzera bideratua.

Museoa Monterreyko erdigunean dago, Macroplaza deritzon gune urbanistikoan, Zuazua eta Padre Raymundo Jardón etorbideen gurutzabidean.

Arkitekturaren aldetik Legorretaren forma lauki lur-kolorezko tipikoek osatzen dute museoa.

Sarrera nagusian "La Paloma" eskultura dago, Juan Sorianoren sorkuntza. 6 metroko altuera eta 4 tonako pisua duen brontzezko eskultura erraldoia da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]