Arte elektroniko

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Arte elektronikoa bitarteko elektronikoak erabiltzen dituen artea da. Zabalago, teknologiari eta/edo baliabide elektronikoei dagokie. Informazioaren artearekin, baliabide berrien artearekin, bideo-artearekin, arte digitalarekin, arte interaktiboarekin, Interneteko artearekin eta musika elektronikoarekin lotuta dago. Arte kontzeptualaren eta sistemen artearen arteko nahasketatzat hartzen da.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte elektroniko terminoa arte informatikoaren eta arte digitalaren sinonimoa da ia.[1] Azken bi termino horiek, eta bereziki konputagailuak sortutako arte terminoa, konputagailuek sortutako ikusizko obretarako erabiltzen dira nagusiki. Hala ere, arte elektronikoak askoz konnotazio zabalagoa du, edozein osagai elektroniko duten artelanei dagokienez, hala nola, musika, dantza, arkitektura eta performance lanak.[2] Diziplina arteko eremu bat da, eta, hala, artistak zientzialari eta ingeniariekin batera aritzen dira maiz beren lanak sortzen dituztenean. Edward A. Shanken arte elektronikoaren historialaria gaur egungo eta iraganeko arte esperimentala dokumentatzeko ari da lanean, artearen, zientziaren eta teknologiaren elkargunean. Arte elektronikoari buruzko beste idazle batzuk: Frank Popper, Dominique Moulon, Sarah Cook eta Christiane Paul.

Arte elektronikoak interaktibitate-osagaiak izaten ditu maiz.[3] Internet, sare informatikoak, robotika, teknologia jantzigarria, pintura digitala, haririk gabeko teknologia eta murgiltze-errealitate birtuala bezalako teknologiak erabiltzen dituzte artistek. Arte elektronikoko lanak emateko erabiltzen diren teknologiak zaharkitu bihurtzen diren heinean, arte elektronikoak arazo larriak ditu artelanak gaur egungo ekoizpenetik haratago gordetzeko erronkaren inguruan. Gaur egun, ikerketa-proiektuak egiten ari dira arte elektronikoen ondare ahularen kontserbazioa eta dokumentazioa hobetzeko.

Artistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira arte elektronikoan lan egiten duten artista aipagarrienak:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Paul, Christiane 2006. Digital Art, p. 10. Thames & Hudson.
  2. Paul, Christiane (2006. Digital Art, p. 132 Thames & Hudson.
  3. Paul, Christiane (2006). Digital Art, pp. 8, 11. Thames & Hudson.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]