Arte modernoa
Arte modernoa 1860ko hamarkadatik 1970ekora bitartean ekoitzitako artelanak eta garai hartako artistak barne hartzen dituen kontzeptua da. Halaber, definizio hau iraganaldiko tradizioak albo batean utzi dituen artearekin lotuta dago, esperimentazioaren izpirituak eragindakoa. Izan ere, artista modernoek esperimentatzen zuten ikusteko bide berriekin, eta artearen funtzioei eta gaien ezaugarriei buruzko ideia berriekin. Besteak beste, abstrakziorako joera oso markatuta dago artista moderno gehienengan.
Bestela, Bigarren Mundu Gerratik aurrera egindako arteari garaikidea deitzen zaio.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XIX. mendeko sustraiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eskultura eta arkitektura modernoaren sorrera XIX. mendearen bukaeran kokatzen bada ere, margolaritzarenak lehenago jar daitezke. Izan ere, margolaritza modernoaren hasiera markatzeko data ohikoena 1863koa da, urte horretan Édouard Manetek Le déjeuner sur l'herbe (Bazkaria belardian) margolana Parisko Salon des Refusés (Baztertuen Aretoa) delakoan erakutsi baitzuen. Lehenagoko datak ere proposatu dira, besteak beste, 1855 (Gustave Courbetek Artistaren langela aurkeztu zuen urtea) edo 1784 (Jacques-Louis Davidek Horazioen zina bukatu zuen urtea). [1] Erromantikoak, errealistak eta inpresionistak arte modernoaren aitzindariak izan ziren.
Mugimendu horien gaineko eraginak anitzak izan ziren: ekialde urruneko apaintzeko arteak, batik bat Japoniakoak, Europan aurkitu berriak; Turner eta Delacroix gisako margolarien berrikuntzak koloreei zegozkienez; eguneroko bizitza islatzean errealismo handiagoa lortu nahi izatea, Jean-François Millet gisako margolarien lanetan topatzen den bezala. Inpresionistek argudiatu zuten inork ez dituela "gauzak" ikusten, baizik eta gauzek islatutako argia, eta, hortaz, margolariek argi naturalean (en plein air) margotu behar zutela, eta ez haien langeletan, argiaren eraginak antzematen ez zirelako.[2]
Inpresionistek osatutako taldeak, Société Anonyme Coopérative des Artistes Peintres, Sculpteurs, Graveurs (Margolarien, eskultoreen eta grabatzaileen elkartea) izenekoak, barneko ika-mikak gorabehera, erakustaldi independienteak antolatu zituen, haien estiloa ezagutarazteko. Estilo hori, herrialde ezberdinetako artistek beraganatu zuten, geroago beste mugimenduekin gertatuko zen bezala.
Mugimendu eta talde nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
(Gutxi gorabeherako kronologiarekin, artista nabarmenduenak aipaturik.)
XIX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Erromantizismoa - Francisco de Goya, J. M. W. Turner, Eugène Delacroix
- Errealismoa - Gustave Courbet, Camille Corot, Jean-François Millet
- Inpresionismoa - Edgar Degas, Édouard Manet, Claude Monet, Camille Pissarro, Alfred Sisley
- Inpresionismo ondokoa - Georges Seurat, Paul Cézanne, Paul Gauguin, Vincent van Gogh, Henri de Toulouse-Lautrec, Henri Rousseau
- Sinbolismoa - Gustave Moreau, Odilon Redon, James Ensor
- Les Nabis - Pierre Bonnard, Edouard Vuillard, Félix Vallotton
- Modernismo aurreko eskultoreak - Aristide Maillol, Auguste Rodin
XX. mendearen hasiera (I. Mundu Gerraren aurrekoa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Art Nouveau eta aldaerak - Jugendstil, Modern Style, Modernisme - Aubrey Beardsley, Alphonse Mucha, Gustav Klimt,
- Art Nouveauko arkitektura eta diseinua - Antoni Gaudí, Otto Wagner, Wiener Werkstätte, Josef Hoffmann, Adolf Loos, Koloman Moser
- Kubismoa - Georges Braque, Pablo Picasso
- Fauvismoa - André Derain, Henri Matisse, Maurice de Vlaminck
- Espresionismoa - Egon Schiele, Oskar Kokoschka, Edvard Munch, Emil Nolde
- Futurismoa - Giacomo Balla, Umberto Boccioni, Carlo Carrà
- Die Brücke - Ernst Ludwig Kirchner
- Der Blaue Reiter - Wassily Kandinsky, Franz Marc
- Orfismoa - Robert Delaunay, Sonia Delaunay, Jacques Villon
- Argazkilaritza - Piktorialismoa, Argazkilaritza zuzena
- Inpresionismo ondokoa - Emily Carr
- Surrealismo aurrekoa - Giorgio de Chirico, Marc Chagall
- Errusiako abangoardia - Kasimir Malevich, Natalia Goncharova, Mikhail Larionov
- Eskultura - Pablo Picasso, Henri Matisse, Constantin Brancusi
- Sinkronismoa - Stanton MacDonald-Wright, Morgan Russell
- Bortizismoa - Wyndham Lewis
Gerrartekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Dada - Jean Arp, Marcel Duchamp, Max Ernst, Francis Picabia, Kurt Schwitters
- Kubismo sintetikoa - Georges Braque, Juan Gris, Fernand Léger, Pablo Picasso
- Pittura Metafisica - Giorgio de Chirico, Carlo Carrà
- De Stijl - Theo van Doesburg, Piet Mondrian
- Espresionismo - Egon Schiele, Amedeo Modigliani, Chaim Soutine
- Objektibotasun Berria - Max Beckmann, Otto Dix, George Grosz
- Margolaritza Figuratiboa - Henri Matisse, Pierre Bonnard
- Amerikar Modernismoa - Stuart Davis, Arthur G. Dove, Marsden Hartley, Georgia O'Keeffe
- Konstruktibismoa - Naum Gabo, Gustav Klutsis, László Moholy-Nagy, El Lissitzky, Kasimir Malevich, Vadim Meller, Alexander Rodchenko, Vladimir Tatlin
- Surrealismoa - Jean Arp, Salvador Dalí, Max Ernst, René Magritte, André Masson, Joan Miró, Marc Chagall
- Bauhaus - Wassily Kandinsky, Paul Klee, Josef Albers
- Eskultura - Alexander Calder, Alberto Giacometti, Gaston Lachaise, Henry Moore, Pablo Picasso, Julio Gonzalez
- Eskoziako koloristak - Francis Cadell, Samuel Peploe, Leslie Hunter, John Duncan Fergusson
- Suprematismoa - Kazimir Malevich, Aleksandra Ekster, Olga Rozanova, Nadezhda Udaltsova, Ivan Kliun, Lyubov Popova, Nikolai Suetin, Nina Genke-Meller, Ivan Puni, Ksenia Boguslavskaya
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez)"Time" aldizkariaren artikuluen bilduma