Edukira joan

Arteadar-ardagai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arteadar-ardagaia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaPolyporaceae
GeneroaSzczepkamyces
Espeziea Szczepkamyces campestris
Zmitr., 2018
BasionimoaTrametes campestris

Arteadar-ardagaia (Szczepkamyces campestris) Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Espezie hau ez da oso ezaguna, belztuta duelako ertza bereizten da antzeko espezietatik batez ere ale helduetan.

Sinonimoa: Dichomitus campestris, Antrodia campestris.

Karpoforoa: Resupinatua, tamaina aldakorrekoa (3-10 cm luze, 2-3 cm zabal, 1 cm arteko lodiera). Okre-krema kolorekoa eta ertz belzkara (heldua denean). Zenbait geruzako tutu oso motz okre argi kolorekoz eta poro lodi nahaspilatu irregularrez osatutako himenioa du, krema kolorekoa eta zahartzean marroi bihurtzen da.

Hanka: Ez du, zuzenean bat egiten du substratuarekin, zarakar bat osatuz.

Haragia: Mehea, okre antzekoa, zuraren testura edo kortxoarena du. Ia usain gabea, zapore mikatza. Espora-jalkina zuria.[2]

Etimologia: Campestris epitetoak landakoa esan nahi du (gaizki deitua, zuhaitzetatik bizi baita)

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere trinkotasun gogor eta zurkarak ez du kontsumitzeko aukerarik ematen.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trametes gibbosa eta Trametes hirsuta delakoekin nahas daiteke, hauek kapela kontsolan dute (ez zarakarra). Datronia mollis espeziearekin ere bai, hau egurrean proiektatzen da zarakarrik sortu gabe eta poroak gris kolorekoak ditu.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan, batez ere azaroan. Udaren amaieran eta udazkenean esporak askatzen ditu. Hainbat urte iraun dezake. Urria. Saprofitoa, hostozabalen egur hondarretan: Artea, hurritza, haritza, pagoa, baita pinua ere, karraska.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa osoa Uraletaraino. Ameriketako Estatu Batuak, Kolonbia, Brasil, Kanariak, Iran, Uzbekistan.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  3. Szczepkamyces campestris: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]