Arteko Gure Amaren Santutegia

Koordenatuak: 43°07′38″N 3°08′09″W / 43.12724°N 3.13588°W / 43.12724; -3.13588
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arteko Andre Mariaren Santutegia» orritik birbideratua)
Arteko Gure Amaren Santutegia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaArtziniega
Koordenatuak43°07′38″N 3°08′09″W / 43.12724°N 3.13588°W / 43.12724; -3.13588
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1498

Arteko Gure Amaren Santutegia Artziniegako Montenegro mendiaren magalean dagoen santutegi bat da. Tenplua 1498an amaitu zen, baina lehenago bazegon bertan beste tenpluren bat. Arte batean agertutako Ama Birjinaren irudia agertzen zen lekuan eraiki zen. Eremu horren erabilera erromatar garaira arte igotzen da.

Gotiko eta errenazimendu arteko tenplu honek, altuera ezberdineko hiru habearteko oinplanoa du, bi pilare-seriez eta burualde oktogonalez bereizita, eta ganga izartuz estalita. Burualdearen hegoaldean arku zorrotzeko leihate handi bat du, eta iparraldean hiru, bi aldeetan bi okulu eta arrosa-leiho gotikoak ditu.

Santutegiko iparraldeko fatxadaren alboan 500 urte baino gehiagoko artea dago, Eusko Jaurlaritzak aparteko zuhaitz izendatu zuen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gotiko eta errenazimendu artean, hiru nabe ditu eta balio handiko arte-lanak ditu: erretaula nagusia, estilo gotiko hispaniar flamenkoa da; Kristoren Kapera errenazimendu garaikoa da eta 1608an fundatu zuen Pedro Oribe de Salazarrek; Guadalupeko Ama Birjinaren Erretaula eta bere agerpena, oholetan pintatuta, Mexikotik Artziniegako seme batek dohaintzan emanda; Azken Judizioaren pinturak (XVI. mendea) eta gangetakoak,… Balio handiko pinturak dira hauek: Judizioa, Cristobal de la Camaren zenotafioa eta tabernakuloa bera.[1]

Arteko Gure Amako Santutegia barrutik Erretaula Nagusia aurrean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1404an Benedikto XIII.ak santutegia eraikitzeko baimena eman zuen, aurrekoa konponduz. Obra horiek ia mende bat beranduago amaitu ziren, 1498an. Gotikoaren eta Pizkundearen artean egindako tenplua da

Denborarekin, beste obra batzuk gehitu zitzaizkion. Sakristia XVI-XVII. mendea artean eraiki zen, ibiltokia ere XVII. mendean, eliza ataria XVIII. mendekoa da eta ostatua XIX. mendean amaitu zen. 1882an kanpandorrea konpondu eta pixka bat aldatu zen. 1941ean ekaitz batek teilatua apurtu zuen eta teilaren ordez arbela jarri zioten[2].

Independentzia Gerra bitartean (1808-1813), armada frantsezak Gasteiz okupatu zuten bitartean, Arabako Batzar Nagusiak lurraldeko toki ezberdinetan bildu behar izan ziren, horietako bat Artziniegako Arteko Gure Amako Santutegia izan zen, bost egunez, 1812ko azaroaren 25etik 19ra arte. Zehazki, azaroaren 27an, Arabako Batzar Nagusiek Kadizeko "La Pepa" Konstituzioa zin egin zuten Santutegian. Batzar Nagusien bilkura horretan izan zen, baita ere, Arteko Gure Ama Arabako patroi hautatu zutenean.[3]

Arteko Gure Ama[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santutegia Arteko Gure Ama, Arabako patroia San Prudentziorekin batera, omenentzeko eraiki zen.

Erretaula nagusian dagoenaz gain beste bi Ama Birginaren irudi daude tenpluan: gotikoa eta XII. mendeko erromanikoa.

Artziniegako Artea.

Marinelek Montenegro Andre Maria izena ere ematen zioten, itsasotik ikus zitekeen mendiari aipamena eginez.[4]

Arteko Gure Amaren debozioa Arabako, Bizkaiko, Burgoseko eta Kantabriako herrietara ere zabaldu zen eta horren erakusgarri dira erromesaldi, mirari, zin-opari eta itsasontzien erregistroak ere. Esate baterako, Bilboko 6 itsasontzitan Arteko Gure Amaren izena agertzen da XVII. mendean. 1954an Arteko Gure Ama koroatu zen eta inguruko herrietako agintariak bertaratu ziren.

Artelanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Arteko Gure Amaren Santutegia - Artziniega Museoa. (Noiz kontsultatua: 2020-09-12).
  2. Arteko Gure Amaren Santutegia - Artziniega Museoa. (Noiz kontsultatua: 2020-09-06).
  3. «La Virgen de la Encina, ¿Patrona de Álava?: datos, certezas y mitos» ARSENIEGA 2018-11-27 (Noiz kontsultatua: 2020-09-14).
  4. Abajo, Xabier Armendáriz. (2009). «Exvotos y ofrendas marineras en el País Vasco: estado del estudio e inventariado de materiales votivos marítimos.» Itsas memoria: revista de estudios marítimos del País Vasco (6): 381–402. ISSN 1136-4963. (Noiz kontsultatua: 2020-09-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]