Artemis 1

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artemis 1
Exploration Mission-1 patch.png
LeloaWe rise together, back to the Moon and beyond.
Motaspace mission (en) Itzuli
Honen izena daramaArtemisa
Honen parte daArtemis program (en) Itzuli
Iraupena36.652 min
Ascent Abort-2 (en) Itzuli
Artemis 2 (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
OntziOrion 002 (en) Itzuli
AbiapuntuKennedy Space Center Launch Complex 39B (en) Itzuli
KudeatzaileaNASA
Komunikabide
Kronologia
2022ko azaroaren 16a Launch of Artemis I (en) Itzuli
2022ko abenduaren 11 Splashdown (en) Itzuli

Webgunenasa.gov…
Hashtag#ArtemisI eta #artemis1

Artemis 1 (Artemis I, ofizialki) tripulaziorik gabeko misioa da, NASAk programatua. Artemisa programako lehena da, eta Espazioko Jaurtiketa-Sistema aitzindariarekin, Orion ontziarekin batera, jaurtiko den lehena. Ontzi horren bigarren misioa izango da.[1]

Artemis 1-en misioa sei astekoa izango da, eta suziriaren etapa guztiak eta ondorengo Artemis misioetan erabiliko diren espazio-ontziak probatuko ditu. Orbita hartu eta Ilargiaz haraindiko injekzio bat egin ondoren (Ilargirantz erreta), misioak hamar CubeSat satelite zabalduko ditu[2] eta Orion ontzia urruneko orbita erretrogrado batean sartuko da sei egunez. Ondoren, Orion ontzia itzuli eta berriro sartuko da lurreko atmosferan, ezkutu termikoak babestuta, eta Ozeano Barean murgilduko da.

Hainbat atzerapenen ostean, NASAk 2022ko azaroaren 16an jaurtitzea erabaki zuen, John F. Kennedy espazio-zentroko 39B jaurtiketa-gunetik. Ondoren, Orion ontziak, zeinaren misioak 25,5 egun inguruko batez besteko iraupena izango duen, Ilargiari bira emango lioke sei egunez.[3][4][5] Dena aurreikusi bezala ateratzen bada, misio aitzindari hori "Orion espazio-ontzia" eta "espazioko jaurtiketa-sistema" tandemaren hasiera izango da hurrengo hegaldi tripulatuentzat (zazpi eguneko joan-etorria). Artemis 2 tripulaziodun misioarekin jaurti nahi da, eta 2025ean Lunar Gateway espazio-estazioarekin batera jaurti nahi da Artemis 3 misioa.[6][7]

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Exploration Mission-1 (EM-1) deitzen zitzaion, baita Space Launch System 1 (SLS-1). Ondoren, Artemis 1 edo Artemisa 1 izena hartu zuen misioak, Artemisa programa hasi ondoren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. NASA administrator on new Moon plan: ‘We’re doing this in a way that’s never been done before’. 17 de mayo de 2019.
  2. (Ingelesez) Ohana, Lavie. (2021-10-03). «Four Artemis I CubeSats miss their ride» Space Scout (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
  3. Marquez, Javier. (2022-07-21). «La NASA pone fecha de lanzamiento para Artemis I, el primer gran paso para el regreso del ser humano a la Luna» Xataka.
  4. BARAZARTE DAZA, Nathaly. (25 de julio de 2019). La NASA enviará a la primera mujer a la Luna. elciudadano.com.
  5. Singer, Jody. (25 de abril de 2012). Status of NASA’s Space Launch System. NASA Marshall Space Flight Center.
  6. La NASA lanzará la nave Orion alrededor de la Luna en preparación para una misión tripulada. actualidad.rt.com 21 de julio de 2019.
  7. ESA / Space in Member States / Spain. (18 de julio de 2019). Astronautas en la Luna con el tercer Módulo de Servicio Europeo para Orion. esa.int.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]