Edukira joan

Artemisia II.a Kariakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artemisia II.a Kariakoa

Bizitza
Jaiotzaezezaguna
HeriotzaHalikarnaso, K.a. 350 ( urte)
Familia
AitaHecatomnus
Ezkontidea(k)Mausolus (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHecatomnids (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Artemisia (Milasa, Karia, Anatolia (Turkia), K.a. 410 – Halikarnaso, Anatolia (Turkia), 351 K.a.) Kariako satrapa izan zen K.a. 353 urtetik K.a. 351 urtera.[1][2][3][4][5][6]

Testuinguru historikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artemisia Hekatomnoren alaba izan zen, Hekatomnida dinastiaren sortzailea, zeinak Kristo aurreko IV. mendearen hasieratik Kariaren satrapia gobernatu zuen. Neba zuen Mausolorekin ezkondu zen, bien aita hil zenetik satrapa. Mausolok etekina atera zion bere nagusia, Akemenestar Artaxerxes II.a Mnemon erregea, kadusiar tribuaren aurkako borrokan sartuta zegoelako, eta bere oinordeko Artaxerxes III.a Okok interes handiagoa zuelako Egipton. Horrela, Mausolok posizio independente handia irabazi zuen, Greziako hiri batzuk hartu eta beste hiri batzuekin, haietariko bat Knosos herria, tratua egin ahal izan zuelarik, benetako subiranoa bailitzan.

Artemisia Kariako erreginak, Asia Txikian, ustez Halikarnasoko Mausoleoa eraikitzea agindu zuen, bere senar Mausoloren oroimenez (K.a. 352).

Mausolo K.a. 353an hil zenean, Artemisia izan zen haren oinordekoa. Artaxerxes III.ari buruzko politika arretatsua egin zuen, baina bere senarrak Greziako arazoetan zuen politika berarekin jarraitu zuen. Horrek gatazka sortu zuen hurbileko Rodasekin, eta Kariako hiriburua, Halikarnaso, konkistatzea erabaki zuen, setio bat hasita. Hala ere, inbaditzaileek akats taktiko larria egin zuten. Errege Uharteko jauregitik, Artemisiak ikusi ahal izan zuen rodastarrek ekialdeko portua okupatu zutela, handik mendebaldekoan zer gertatzen zen ikusi ezin zutelarik. Eraso arin batean, Artemisia gauza izan zen Rodaskoei ontziteria harrapatu eta amore ematera behartzeko. Orduan Rodasera joan zen ontziak harrapatuta, eta Rodasek bereak etxera zetozela uste izan zuenez, ez zioten porturatzea oztopatu, eta, hortaz, kariarrek okupatu zuten berriro Rodas. Artemisiaren gobernua mehatxuetatik libre geratu zen, baina hura handik bi urtera hil zen.

Artemisia bere senarraren heriotzak eragindako min izugarriarengatik da ezaguna. Haren errautsak eguneroko edarietan nahasten omen zituen, eta doluaren doluz itzaltzen joan omen zen poliki-poliki, hil zen arte. Greziar erretoriko gorenak euren oratorian Mausolo goraipatzera bultzatu zituen, eta arkitekto eta eskultore ospetsuak gonbidatu zituen Halikarnasora, bere senarraren hilobi-monumentua, Mausoleo izenekoa, apaintzeko. Halikarnasako mausoleoa Antzinako Munduko Zazpi Mirarietako izan zen, eta ziurrenik bere azken atsedenlekua ere izan zen.[7]

Bere neba Hidrieo eta arreba Ada izan ziren haren oinordekoak, hauek ere senar-emazteak zirelarik.Artemisia II.a, berreraikia

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Artemisa II de Caria | Mundo Historia» mundohistoria.org (Noiz kontsultatua: 2024-11-17).
  2. (Ingelesez) «Artemisia II | Caria Ruler, Persian Satrap & Conqueror | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-17).
  3. (Gaztelaniaz) Micronet. (2014-09-13). «Artemisa II, Reina de Caria (s. IV a.C.).» MCN Biografías (Noiz kontsultatua: 2024-11-17).
  4. «Artemisia II de Caria _ AcademiaLab» academia-lab.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-17).
  5. «Artemisa II, Reina de Caria (s. IV a.C.). » Enciclonet.com» www.enciclonet.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-17).
  6. «Artemisia II (c. 395–351 BCE) | Encyclopedia.com» www.encyclopedia.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-17).
  7. (Gaztelaniaz) Aulo Gelio. 2024-10-23 (Noiz kontsultatua: 2024-11-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]