8-13 urtekoentzako bertsioa ikusteko, klikatu hemen.

Arteria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Arteria
Arterial System en.svg
Giza gorputzeko arteria nagusiak
Xehetasunak
Artikulazioa Bihotza
arteriolea
Identifikadoreak
Latinez arteries
MeSH A07.231.114
TA A12.0.00.003
A12.2.00.001
FMA 50720
Terminologia anatomikoa

Arteria (grezieraz: ἀρτηρίαartêria) odola bihotzetik gorputzaren gainerako ataletara eramaten duen odol-hodia da. Zirkulazio-aparatuaren zati dira arteriak, eta haien gaixotasun batzuk oso ezagunak dira: arteriosklerosia, enbolia, tronbosia, etab.

Anatomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arteriak organo luzeak dira, tutu edo hodi itxurakoa eta hiru geruzek osatua: barnekoa (endoteliala), erdikoa (giharrezkoa) eta kanpokoa (konjuntiboa). Azken horretan bukatzen dira arteriaren elikadura hodiak eta zentzumen nerbioen buruak. Arteria batzuek euren izena dute: Hala, karotida bikoitza da eta garunera eramaten du odola; aorta bihotzaren ezkerreko barrunbean sortzen da eta gorputzeko handiena da. Gainerako arteriak, zeri dagozkion haren arabera izendatzen dira; esate baterako, sabel arteria: odola urdailera eta sabelaldeko beste organoetara eramaten duena; arteria koronarioak: bihotzaren berezko arteriak; giltzurrun arteriak: odola giltzurrunetara eramaten dutenak; arteria subklabioak: bi dira eta enbor brakeozefalikotik eta arku aortikotik abiatu eta leporantz bideratzen dira.

Burua eta lepoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goiko gorputz adarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arteria erradiala.
  • Arteria kubitala.
  • Besapeko arteria.
  • Humeroko arteria.

Toraxa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giza bihotza eta Aorta

Abdomena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pelbisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beheko gorputz adarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fisiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arteriek zeregin bat baino gehiago dituzte zirkulazio nagusian eta txikian. Zirkulazio nagusian odol arteriala (oxigenoduna) garraiatzen dute; aortaren albo adarrak dira. Horretarako, bihotzaren taupadek ahalbidetzen dute biriketan garbitutako odol hori organo guztietara ailegatzea. Zirkulazio txikian odol benosoa eramaten dute bihotzetik biriketara, han oxigenoa har dezan; birika arteriaren adarrak dira.

Lotutako gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arteria Aldatu lotura Wikidatan