Arthur Ashe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arthur Ashe
Arthur Ashe (cropped).jpg
Bizitza
JaiotzaRichmond1943ko uztailaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaNew York1993ko otsailaren 6a (49 urte)
Hobiratze lekuaWoodland Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: HIESarekin loturiko gaixotasuna
pneumonia
Familia
Ezkontidea(k)Jeanne Moutoussamy-Ashe (en) Itzuli
Jeanne Moutoussamy (en) Itzuli  (1977ko otsailaren 20a -
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Sumner High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktenislaria eta ofizierra
Tenis
Jokaeraeskuina
Bakarka i/g699–228
Binaka i/g315–173
Rankinga2 tennis singles (en) Itzuli (1976ko maiatzaren 12a)
 
Pisua73 kilogramo
Altuera185 zentimetro
Jasotako sariak
KidetzaKappa Alpha Psi (en) Itzuli

cmgww.com…
Find a Grave: 1662 Edit the value on Wikidata

Arthur Robert Ashe (Richmond, Virginia, AEB, 1943 - New York, AEB, 1993) estatubatuar tenislaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuetako taldearekin Davis Kopa jokatu (1963), eta munduko goreneko mailetara iritsi zen lehen tenislari beltza izan zen. Hala ere, hasieran zailtasun asko izan zuen, Estatu Batuetako tenis-klub askotan debekaturik baitzegoen beltzak sartzea. Bere trebetasunari esker, ordea, oztopoak gainditu, eta 1962an lehen tituluak lortu zituen.

Amateur gisa, National Collegiate Athletic Associationen txapelketa (1965), lur gaineko txapelketa nazionala (1967) eta teniseko Irekia irabazi zituen, besteak beste, Estatu Batuetan.

1969an profesionalizatu egin zen, eta laster iritsi ziren txapelketa nagusietako (Grand Slameko) lehen garaipenak. Beste askoren artean, Australiako Irekia irabazi zuen 1970ean, hurrengo urtean Roland Garroseko bikotekakoa, Marty Riessenekin batera, 1975ean Wimbledongoa, Jimmy Connors gainditu ondoren, eta 1977an, berriz ere, Australiakoa, baina oraingoan bikotekakoa Tony Rocherekin.

1976an bigarren posturaino iritsi zen, mundu mailako sailkapenean. 1979an bihotzeko ebakuntza bat egin zioten, eta hurrengo urtean utzi egin zion tenisean jokatzeari. Gero, gizarte-obrak bultzatzeaz gain, Estatu Batuetako taldearen kapitain ere izan zen Davis Kopan, 1981etik 1985era bitartean. 1983an bihotzeko beste ebakuntza bat egin zioten, eta HIESa eragiten duen birusaz kutsatu zuten. Harrezkero, heriotza eragingo zion gaixotasuna zuela aitortu, eta HIESaren aurkako borroka bultzatzeko eta seropositiboen onarpenerako kanpainetan parte hartu zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arthur Ashe Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]