Arthur Coleman Danto
Arthur Coleman Danto | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ann Arbor, 1924ko urtarrilaren 1a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Manhattan eta New York, 2013ko urriaren 25a (89 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wayne State University (en) Columbia Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arte-kritikaria, filosofoa, margolaria, unibertsitateko irakaslea, idazlea, kazetaria eta arte-historialaria |
Lantokia(k) | New York |
Enplegatzailea(k) | Columbia Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Jean-Paul Sartre |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Arthur Coleman Danto (Ann Arbor, Michigan, 1924ko urtarrilak 1 – 2013ko urriak 25) estatubatuar kritiko eta filosofiako irakaslea izan zen.[1]
Datu orokorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arthur Coleman Danto 1924. urtean jaio zen, Ann Arborren, Michiganen, baina Detroiten hazi zen. Armadan bi urte pasa ostean, Dantok, historia eta artea ikasi zuen Wayne Unibertsitatean. Geroago, filosofiako ikasketekin jarraitu zuen Columbiako Unibertsitatean. 1949. urtetik 1950. urtera arte Parisen egon zen ikasten, Fulbright bekarekin, eta 1951. urtean Columbiara itzuli zen irakasle bezala, eta bertan filosofia irakatsi zuen.
Pentsamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dantoren ospea, gehienbat kulturaren horizonte garaikidearen ustezko “artearen heriotza” bati buruzko tesian oinarritzen da. Bere jarreraren oinarria zehazteko, artearen heriotzari buruzko meditazio hegeliarrera jo zuen bere estetikaren testuinguruan. 1981. urte aldera, bere tesia birformulatzen ari zela, “Artearen historiaren heriotza” defendatu zuen, Tomas Llorensek Fukuyamaren aldarrikapenarekin lotzen duena. Andy Warhol bezalako abangoardiako artisten lana sustatu zuen eta edertasunaren “fetitxismoaren” amaiera teorizatu zuen. Estetika gaietan filosofo analitiko garrantzitsuenetarikotzat jo zuten, bere iritziak eztabaidagarriak diren arren (Danto and his critics, esaterako).[2]
Nola bereizten da arte objektu bat objektu funtzional hutsetik? galderari, Dantok artearen historiaren koordenatuak alde batera utziz eta soziologiaren alde eginez erantzuten du. Haren ustez, artelanak ez du berezko kalitatea, baizik eta “mundu artistiko kolektiboaren” barnean kokatzeak ematen dio arte izaera, eta hain zuzen ere, mundu artistiko horretan sortzaileek eurek parte hartzen dute, baita kritikari, historialari eta martxanteek ere. Eragile horiek zerbait artetzat jotzen badute, orduan artea da". Dantoren interpretazio esparrua Artearen Teoria Instituzionalaren etiketarekin zabaldu zen, eta eragin handia izaten jarraitzen du, batez ere George Dickieren lanaz geroztik. “Artearen historiaren ikuspuntutik azaltzen saiatzen naiz, edertasuna zergatik desagertu zen eta ez zen inoiz itzuli” azaldu zuen El abuso de la belleza liburuaren aurkezpenean, Espainian. “Edertasuna, artean aukera bat da, ez da beharrezko baldintza”.[3]
Filosofia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dantok estetika filosofikoan lana egiteagatik lortu zuen arrakasta, nahiz eta filosofiaren historia, ordezkaritza teoriak eta psikologia filosofikoa bezalako gaiak landu zituen. Gainera, Hegelen estetika, Maurice Merleau-Ponty eta Arthur Schopenhauer filosofoen estetikak ere jorratu zituen.
Arte kritika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Danto, The Nation-eko arte kritikaria izateaz gain, artikulu ugari argitaratu zituen beste egunkari batzuetan. Horrez gain, Journal on Philosophy aldizkari entzutetsuko editorea eta Naked Punch Review eta Artforum-eko laguntzaile editorea izan zen. Arte kritikari dagokionez, saiakera bilduma batzuk argitaratu zituen, besteak beste: Encounters and Reflections: Art in the Historical Present (Farrar, Straus & Giroux, 1990), National Book Critics Circle Prize for Criticism sariaren irabazlea 1990. urtean; Beyond the Brillo Box: The Visual Arts in Post-Historical Perspective (Farrar, Straus & Giroux, 1992); Playing With the Edge: The Photographic Achievement of Robert Mapplethorpe (University of California, 1995); The Madonna of the Future: Essays in a Pluralistic Art World (Farrar, Straus & Giroux, 2000) eta Unnatural Wonders: Essays from the Gap Between Art and Life.
Ohoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sari eta beka ugari jaso zituen, Guggenheim Fellowships, ACLS, eta Fulbright barne. Bestalde, presidente eta presidenteorde karguak izan zituen American Philosophical Association-en. Gainera, American Society for Aesthetics-en ere presidente izan zen. Eta American Academy of Arts and Sciences-eko bazkide izan zen.
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artearen eta filosofiaren inguruko hainbat liburu idatzi zituen, besteak beste:
- Nietzsche as Philosopher (1965)
- What Philosophy Is (1968)
- Analytical Philosophy of Action (1973)
- Jean-Paul Sartre (1975)
- The Transfiguration of the Commonplace (1981)
- Narration and Knowledge (1985) - Including earlier book Analytical Philosophy of History (1965)
- Mysticism and Morality: Oriental Thought and Moral Philosophy (1987)
- Connections to the World: The Basic Concepts of Philosophy (1997)
- After the End of Art (1997)
- The Abuse of Beauty (2003)
- Red Grooms (2004)
- Andy Warhol (2009)
Saiakerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The State of the Art (1987)
- Encounters and Reflections: Art in the Historical Present (1990)
- Beyond the Brillo Box: The Visual Arts in Post-Historical Perspective (1992)
- Playing With the Edge: The Photographic Achievement of Robert Mapplethorpe (1995)
- The Wake of Art: Criticism, Philosophy, and the Ends of Taste (1998)
- The Madonna of the Future: Essays in a Pluralistic Art World (2000)
- Philosophizing Art: Selected Essays (2001)
- The Body/Body Problem: Selected Essays (2001)
- The Philosophical Disenfranchisement of Art (2004)
- Unnatural Wonders: Essays from the Gap Between Art and Life (2007)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Johnson, Ken. (2013-10-28). «Arthur C. Danto, a Philosopher of Art, Is Dead at 89» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-07-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Llorens, Tomàs. (2014-07-11). «Warhol, Danto y la muerte del arte» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-07-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) A, J.. (2013-11-02). «Muere Arthur C. Danto, el filósofo que pensó el ‘fin del arte’» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-07-22).