Arthur Erickson
Arthur Erickson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vancouver, 1924ko ekainaren 14a |
Herrialdea | Kanada |
Heriotza | Vancouver, 2009ko maiatzaren 20a (84 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Columbia Britainiarreko Unibertsitatea McGill Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Columbia Britainiarreko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
arthurerickson.com | |
Arthur Charles Erickson (Vancouver, Columbia Britainiarra, 1924ko ekainaren 14a - ib., 2009ko maiatzaren 20a) kanadar arkitektoa izan zen.
Ericksonen lanen ezaugarri nagusia eraikinen eta ingurunearen arteko harmonia paregabea da. Diseinu gehienak Vancouver inguruetan egin zituen, eta Kanada mendebaldeko tradizio ingelesa, amerikar indiarra eta japoniarra bateratu zituen. Azpimarratzeko lana du, besteak beste, Simon Fraser Unibertsitatearen diseinua, 1960ko hamarraldian egina. Vancouver gaineko mendi batean dago, eta molde geometriko soilak erabili zituen Ericksonek lan hartan, japoniar diseinuetakoen tankerakoak, baina Kanada Mendebaldeko mendiak gogorazten dituzten kolore eta moldeekin bateraturik. Hormigoia, beira eta zura erabili zituen, eta eraikinen egiturak izadiko osagaiekin elkartu zituen sarritan. 1969an, Lethbridgeko Unibertsitateko (Alberta) eraikin nagusia diseinatu zuen, eta, 1970eko hamarraldiaren amaieran, Vancouver hiriguneko gobernuaren egoitza, ur-jauziez, lorategiez eta parkeez hornitua. Aurreko lanez gainera, aipagarriak dira Tacomako Beira Museoa (2002) eta Washington D.C.ko Kanadaren enbaxada (1989), zeinean agertzen baitira egitura erraldoi zabal batean bildurik oinarrizko formez osaturiko sail konplexuak.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arthur Erickson |
- (Ingelesez) Arthur Ericksonen web-orria
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.