Arthur Foulkes
Arthur Foulkes | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2010eko apirilaren 14a - 2014ko uztailaren 7a ← Arthur Dion Hanna - Marguerite Pindling (en) →
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Inagua (en) , 1928ko maiatzaren 11 (96 urte) | ||||||||
Herrialdea | Bahamak | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | diplomazialaria, kazetaria eta politikaria | ||||||||
Jasotako sariak | |||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||||
Alderdi politikoa | Progressive Liberal Party (en) |
Arthur Alexander Foulkes (Matthew Town, Inagua, 1928ko maiatzaren 11) bahamar kazetari, diplomazialari eta politikaria da. Bahametako gobernadore orokorra izan zen 2010etik 2014ra.
Linotipista lanetan hasi zen hainbat egunkaritan, gero berriemaile izan zen eta azkenik editore eta zutabegile. Bahamian Times egunkaria sortu zuen, Alderdi Progresista Liberalaren egunkari ofiziala.
1967an Batzarreko kide hautatu zuten eta Lynden Pindlingen gobernuan Komunikazio eta Turismo ministro izan zen. 1971n Mugimendu Nazional Askearen sortzaileetako bat izan zen, eta 1972an eta 1977an Senatuko kide hautatu zuten, 1982an Batzarrera itzuli aurretik.
1972an Londresen parte hartu zuen Bahamen independentziarako konferentzian. 1992an enbaxadore izendatu zuten Erresuma Batuan eta Europako beste herrialde batzuetan, eta 1997an enbaxadore Txinan eta Kuban.
2010etik 2014ra Bahametako gobernadore nagusia izan zen.