Arthur Hoffmann
| Arthur Hoffmann | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(1915) | |||||||||||||
1914ko urtarrilaren 1a - 1914ko abenduaren 31 ← Eduard Müller - Giuseppe Motta →
1912 - 1913
1902ko abenduaren 1a - 1903ko uztailaren 7a
| |||||||||||||
| Bizitza | |||||||||||||
| Jaiotza | Sankt Gallen, 1857ko ekainaren 18a | ||||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||||
| Heriotza | Sankt Gallen, 1927ko uztailaren 23a (70 urte) | ||||||||||||
| Familia | |||||||||||||
| Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||||
| Heziketa | Genevako Unibertsitatea | ||||||||||||
| Hizkuntzak | alemana | ||||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||||
| Jarduerak | politikaria | ||||||||||||
| Lantokia(k) | Berna | ||||||||||||
| Zerbitzu militarra | |||||||||||||
| Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra | ||||||||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||||||||
| Alderdi politikoa | |||||||||||||
Arthur Hoffmann (Sankt Gallen, 1857ko ekainaren 19a – ibidem, 1927ko uztailaren 23a) suitzar politikaria izan zen. Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 1914an.
Zuzenbidea ikasi zuen Geneva, Munich, Leipzig eta Estrasburgoko unibertsitateetan, eta Zuricheko Unibertsitatean doktoratu zen 1880an. Ikasketak amaitu ondoren, abokatu gisa lan egin zuen aitaren bulegoan.
Politikan sartu zen Alderdi Erradikal Demokratikoan eta kargu hautatuak izan zituen Sankt Gallen kantonamenduan. 1896tik 1911ra Estatuen Kontseiluko kide izan zen eta 1911tik 1917ra Suitzako Kontseilu Federaleko kideetako bat izan zen. Justizia eta polizia saila (1911), sail militarra (1912-1913) eta Kanpo Arazoetako saila (1914-1917) zuzendu zituen.
1917an, politikari sozialistekin batera, negoziazio sekretuetan parte hartu zuen, Alemaniaren eta Errusia iraultzailearen artean bake-akordio bereizi bat lortzeko. Negoziazioen berri izan ondoren, Hoffmannek kontseilari federalaren kargua utzi behar izan zuen.
Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 1914an.