Arthur Jermyn Hilberria eta Haren Familiari Buruzko Gertaerak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arthur Jermyn Hilberria eta Haren Familiari Buruzko Gertaerak
Jatorria
Egilea(k)Howard Phillips Lovecraft
Sorrera-urtea1920
Argitaratze-data1921
IzenburuaFacts Concerning the Late Arthur Jermyn and His Family
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoahorror short story (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko

Arthur Jermyn Hilberria eta Haren Familiari Buruzko Gertaerak, ingelesez: Facts Concerning the Late Arthur Jermyn and His Family en inglés, H. P. Lovecraft estatubatuarrak idatzitako beldurrezko kontakizun labur bat da, 1920an idatzi eta 1921ean The Wolverine aldizkarian lehenbizikoz argitaratu zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Istorioa Jermyn familia aberatsa eta bere senideei buruzkoa da, esploraketa, etnologia eta antropologian adituak. Haiseran Arthur Jermyn aurkezten da, familiako azken senidea eta haren amaiera tragikoa.

Familia honi buruzko kontakizuna aurrera doan heinean, sir Wade Jermyn (Arthurren arbasoa) aipatuko da, esploratzaile nabarmena, antzinako zibilizazioekin obsesionatua, eta Afrikara bidaian joana. Esploraketa hauek sir Waden patua zehaztu eta bere emaztea izango dena ezagutzera eramango dute, emazte honen nortasuna sekretupean gorde beharko du, eta bere ondorengo guztiengan eragin handia izango du, bereziki Arthurrengan, kontakizun honetako protagonista nagusia, bere buruaz beste egin eta leinu madarikatuari amaiera emanez.