Arthur Meier Schlesinger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arthur Meier Schlesinger

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakArthur Bancroft Schlesinger
JaiotzaColumbus1917ko urriaren 15a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNew York
HeriotzaNew York2007ko otsailaren 28a (89 urte)
Hobiratze lekuaMount Auburn Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaArthur Meier Schlesinger
AmaElizabeth Bancroft Schlesinger
Ezkontidea(k)Marian Cannon Schlesinger (en) Itzuli  (1940 -  1970)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaHarvard College (en) Itzuli 1938)
Cambridgeko Unibertsitatea
Phillips Exeter Academy (en) Itzuli
Peterhouse
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Office of Strategic Services
New York Hiriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
InfluentziakRichard Hofstadter (en) Itzuli
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

IMDB: nm0772244 Allocine: 431511 Allmovie: p63680
Discogs: 2629687 Find a Grave: 18113227 Edit the value on Wikidata

Arthur Meier Schlesinger (Columbus, Ohio, AEB, 1917ko urriaren 15a - Manhattan, New York, 2007ko otsailaren 28a) estatubatuar historialaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harvard Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Historia-irakasle izan zen unibertsitate horretan (1946-1961). 1952, 1956 eta 1960. urteetan Alderdi Demokrataren lehendakaritzarako hautagaiaren hautetsien taldeko kidea izan zen. 1960ko irabazleak, John Fitzgerald Kennedyk, lehendakari-kargua bere gain hartu zuzenean, aholkulari berezi izendatu zuen. Geroago, Kennedyren gobernuari buruzko kontakizun bat idatzi zuen: "John F. Kennedyren mila egunak Etxe Zurian" (1965). Liburuak Pulitzer saria irabazi zuen, biografia sailean, 1966. urtean. Kennedyren hilketa gertatu eta hilabete gutxira bere karguaren dimisioa aurkeztu zuen.

1967an New Yorkeko Unibertsitateko humanitate irakasle izendatu zuten. Lanik aipagarrienak: "Jacksonen aroa" (1945; Pulitzer saria irabazitakoa, historia sailean, 1946. urtean); "Roosevelten aroa" (1957-1960, hiru liburukitan); "Itxaropen politika" (1963); "Oinordekotasun mikatza: Vietnam eta amerikar demokrazia" (1967); "Lehendakaritza inperiala" (1973); "Robert Kennedy eta bere garaia" (1978); "Ameriketako historiaren zikloak" (1986).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]