Arthur Seyss-Inquart

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arthur Seyss-Inquart
Arthur Seyss-Inquart.jpg
Alemaniako Kanpo Harremanetarako ministroa

1945eko apirilaren 30a - 1945eko maiatzaren 2a
Joachim von Ribbentrop - Lutz Graf Schwerin von Krosigk
12. Austriako kantzeler federal

1938ko martxoaren 11 - 1938ko martxoaren 13a
Kurt Schuschnigg - Anschluss
Alemania Naziko Reichstagko kidea


Reichskommissar (en) Itzuli

Bizitza
Izen osoa Arthur Seyß-Inquart
Jaiotza Stonařov1892ko uztailaren 22a
Herrialdea  Austria-Hungariako Inperioa
 Austria
 Hirugarren Reicha
Bizilekua Herbehereetako Erresuma
Heriotza Nurenberg1946ko urriaren 16a (54 urte)
Heriotza modua heriotza zigorra: urkatzea
Hezkuntza
Heziketa Vienako Unibertsitatea
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak politikaria, abokatua eta legelaria
Enplegatzailea(k) Austrian Federal Government (en) Itzuli
Reichskommissariat Niederlande (en) Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Schutzstaffel
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Lehen Mundu Gerra
Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katoliko ez-elizkoia
Alderdi politikoa Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista

IMDB: nm0786896 Discogs: 2147470 Find a Grave: 7011 Edit the value on Wikidata
Arthur Seyss-Inquart signature.svg

Arthur Seyss-Inquart (Stannern, Austria-Hungariako Inperioa, 1892ko uztailaren 22a - Nurenberg, 1946ko urriaren 16a) austriar politikari nazia izan zen. Aita txekiarra zen eta ama austriarra. Vienako Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen eta Austriako armadan borrokatu zuen Lehen Mundu Gerran. Abokatu arrakastatsua, Engelbert Dollfuss eta Kurt von Schuschnigg kantzilerren gobernuetan parte hartu zuen. 1938an Schuschniggek dimisioa eman zuen eta Seyss-Inquart bere oinordeko izendatu zuten. Anschlussen ondoren Austria Alemaniako Ostmark probintzia bihurtu zen eta Inquart gobernadore izendatu zuten.

Seyss-Inquart, Hitler, Himmler, Heydrich, eta Kaltenbrunner Vienan, 1938an

1940an Herbehereak okupatu ondoren, lurralde okupatuko Reichskommissar izendatu zuten. Izuzko gobernu bat ezarri zuen, zibilei lan behartua ezarri zien eta judu gehienak deportatu eta hil zituen. 1945ean kanpo harremanetako ministro izan zen Karl Dönitzen gobernu laburrean.

Nurenbergeko epaiketetan errudun jo zuten gerra krimenengatik eta gizateriaren aurkako krimenengatik. 1946ko urriaren 16an heriotza-zigorra ezarri eta urkamendian hil zen.