Artikulu (gramatika)

Artikulu tipologiak Europako hizkuntza nagusietan. More argia: artikulu mugatu atzizki gisa itsatsiak (euskara barne). More iluna: artikulu mugatu eta mugagabe atzizki gisa itsatsiak. Urdin iluna: artikulu mugatu eta mugagabe libreak. Urdin argia: artikulu mugatu libreak.
Artikulua hainbat hizkuntzatan, aurretik edo atzetik, izena mugatzen duen hitza edo atzizkia da. Morfologikoki artikuluak determinatzaile mota bat dira.
Gramatika sortzailean oro har kontsideratzen da artikulua dela sintagma determinatzailearen nukleo sintaktikoa.
Artikuluak hizkuntza desberdinetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Indoeuropar hizkuntza zaharrenetan artikuluak falta ziren, salbu eta antzinako grezieran. Hala ere, hainbat adarretan garatu izan dira, eta hizkuntza erromantze guztietan daude artikuluak, eta baita germaniar hizkuntzak garrantzitsuenetan, zelta hizkuntzetan. Aldiz, eslaviar hizkuntzetan arraroagoak dira.
- Hizkuntza semitikoetan, oro har, ez dago artikulurik, baina egungo hizkuntza ezagunenetan, ordea, hebreeraz eta arabieraz, badaude.
- Euskaraz, artikulu mugatuak bakarrik daude, atzizki gisa itsasten direnak, -a singularra eta -ak plurala.