Arto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

.

Artoa
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Monocotiledoneae
Kladoa: Commelinidae
Ordena: Poales
Familia: Poaceae
Generoa: Zea
Espeziea: Zea mays
L.
Zea mays "fraise"
Zea mays "Oaxacan Green"
Zea mays 'Ottofile giallo Tortonese'

Artoa (Zea mays) urteroko gramineoen familiako landare belarkara da, bai gizakiek bai animaliek jateko landatzen dena. Munduko zerealik landatuena da, garia eta arroza gaindituz. Erdialdeko Ameriketan landatu zen lehen aldiz. Europara 1492an iritsi zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matsuokak eta beste batzuek 2002an egindako ikerketaren arabera, artoaren etxekotzea behin gertatu zela, Mexikoko hegoaldean duela 9.000 urte, eta gaur arte ailegatu diren artoen artetik, motarik zaharrenak Mexikoko goialdekoak direla. Handik, artoa Ameriketan barna zabaldu zen bi bideri jarraituz. Horrek bat egiten du erregistro arkeologikoetan oinarritutako ereduarekin, non iradokitzen baita askotariko artoak zeudela goialdeetan behealdeetan barreiatu baino lehen.

Olmekek eta maiek klase askoko artoak hazten zituzten. K. a. 2500 inguruan, laborea hasi zen zabaltzen Ameriketan barna. Europarrak Ameriketara joan ondoren, XV. mendearen bukaeran eta XVI.aren hasieran, esploratzaileek eta merkatariek Europara eraman zuten artoa. Handik munduko gainerako tokietara zabaldu zen, oso egokia baita klima desberdinetan hazteko. Azukre asko duten barietateak (arto gozoa) gizakien kontsumorako erabiltzen dira, eta beste barietate batzuk, berriz, animalien bazkarako, olioa egiteko, hartzitu eta destilatzeko bourbon whiskey gisako edarietan, besteak beste.

Laborantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere haziarengatik landatzen da. Ereintza (ereite) aldia apirila eta maiatza bitartean da. Soroan zehar lerro zuzenak egiten dira eta lerroan zehar gune batzuetan, haziak botatzen dira, hazi batetik bestera 1 mmko luzera utziz; gune batean 2-3 hazi inguru bota. Ondoren, ernetzen hasten direnean, bakandu, hau da, komeni ez direnak aitzurrarekin kentzen dira.

Abuztu-iraila ingururako helduta daude jada eta orduan artaburuak kendu eta etxeko teilatupean jarri zintzilikatuta lehor dadin. Artaburua garanduta gorde nahi bada, martxoko ilbeheran garandu, horrela tximeletarik eta sitsik ez ateratzea lortuko baita.

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artoaren ekoizle handienak 2013an
Herrialdea Ekoizpena (tonatan)
AEB 353,699,441
Txina 217,730,000
Brasil 80,516,571
Argentina 32,119,211
Ukraina 30,949,550
India 23,290,000
Mexiko 22,663,953
Indonesia 18,511,853
Frantzia 15,053,100
Hego Afrika 12,365,000
Mundu osoa 1,016,431,783

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabilpen desberdinak ditu: animalien (oiloen, behien…) kontsumorako, indaba landareak eusteko eta laban lehortutakoan irina egiteko.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arto Aldatu lotura Wikidatan



  Horiak  
Beilegia Horia Larua Urrekara Chartreuse kolorea Beixa
           
Azafrai kolorea Okrea Ziape kolorea Arto kolorea Krema kolorea Limoi kolorea