Edukira joan

Artritis psoriasiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artritis psoriasiko
Deskribapena
Motaartritisa, sindromea, autoimmune skin disease (en) Itzuli
eritasuna
EspezialitateaImmunologia
Erreumatologia
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakaurothioglucose (en) Itzuli, auranofin (en) Itzuli, etanercept (en) Itzuli eta apremilast (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKL40.5 eta L40.50
GNS-9-MK696.0
MedlinePlus000413
eMedicine000413
MeSHD015535
Disease Ontology IDDOID:9008

Artritis psoriasikoa artikulazioetako gaixotasun mota bat da, azaleko psoriasiarekin lotua. Bere ezaugarri nagusia artikulazioen hantura da (artritis).

Epidemiologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psoriasiaren prebalentzia % 1-3 ingurukoa da populazio orokorrean; gaixo hauetatik % 5-10ek izaten du artritis psoriasikoa. Horrenbestez, artritis psoriasikoaren prebalentzia populazio orokorraren % 0,05-0,3koa da.

Artritis psoriasikoaren kausak genetikoak, immunologikoak edo ingurunearekin lotutako faktoreengatikoak izan daitezke.

Artritis psoriasikoa gaixotasun poligeniko heredagarria da, eta bere aurkezpen klinikoan eragina duten hainbat gene identifikatu dira. Uste denez, artritis psoriasikoaren geneak dituen pertsona bat substantzia jakin batzuekin kontaktuan jartzen denean pizten da erreakzio autoimmunea.[1]

Teoria batzuen arabera, hezur-zelulek (osteoklastoek, zehatzago), artritis psoriasikoan eragina izan dezakete, psoriasi hutsa duten pazienteetan ez bezala.[2]

Artritis psoriasikoaren forma asko aldatzen da pertsona batetik bestera. Intentsitate baxuan zein altuan ager daiteke, eta tipikoki txarraldiak hobekuntza-faseekin txandakatuz doaz.[3] Gehienetan, sintomak 30 urte bete eta gero agertzen dira.[4]

Artikulazio periferikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehienetan artikulazio periferikoetan mina, hantura edo zurruntasuna agertzen da. Artikulazioak gorrituta eta berotuta egoten dira. Kasuen %70ean oligoartritis asimetrikoa (2-4 artikulaziotan) egoten da, eta %15ean artritisa simetrikoa izaten da.[5]

Eskuetan kaltetu ohi diren artikulazioak interfalangiko distalak (bakarrik agertzen denean, patognomonikoa dena), interfalangiko proximalak, metakarpofalangikoak eta radiokarpianoa izaten dira.[6]

Kasuen %40ean daktilitisa agertzen da, non hanturaren eraginez atzamarrek saltxitxa forma hartzen duten.[7]

Sorbaldako mina ere ager daiteke, normalean aurre aldean eta besoaren gorengo zatian, mugitzerakoan edo gauez berorren gainean etzatean.[8]

Bizkarrezurra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pazienteen %25-70ak bizkarrezurreko ornoen arteko artikulazioen hantura izaten du;[9] kasuen %40ean hau sakroileitis bezala agertzen da. Sintomak hanketara irradia daitezke, eta nabarmenagoak izaten dira egunaren lehen orduetan, eta mugimenduarekin arintzen dira. Bizkarraren mugikortasuna gal daiteke[3]

Kasuen %80-90etan onikopatia gertatzen da, artikulazio interfalangiko distaletik hurbil. Paziente batzuetan afektazioa txikia izan daiteke (azazkaletan hobi txikiak, kolore aldaketak, hiperkeratosia), beste batzuetan berriz osorik suntsi daiteke.[10]

Psoriasiak tipikoki azalean lesio ezkatatsuak eragiten ditu, gehienbat buruan, ipurdi-errekan eta zilborrean. Ohikoena plaka forma izaten da (psoriasis vulgaris), baina beste lesio mota batzuk ere ager daitezke.[3] Halere, artritis psoriasikoa garatzen duten pazienteen %10-30 inguruk ez dute psoriasirik izaten diagnostikoaren orduan. Izan ere, oraindik ez dago argi bi arazoak lotuak dauden edo ez.[11]

Entesietan (alegia, tendoiak edo lotailuak hezur bati lotzen zaion guneetan) hantura ager daiteke. Gehien kalkaneoko Akilesen tendoian gertatzen da, baina ukondoaren epikondiloetan, oin-zolako faszian, koadrizepseko muskuluaren tendoian, errotulan, gandor iliakoan, biratzaile mahukan edo muskulu supraespinosoan ere ez da arraroa izaten. Batzuetan entesitisa artritis psoriasikoaren zeinu bakarra da. Gaixoen %42 inguruk izaten du, eta beste gaixotasun konkomitanteekin lotura izan dezake.[12]

Artritis psoriasikodun pazienteen %30ek neke larria[13] eta loaren kalitate txarra jasaten du.[14]

Artritis psoriasikoa antsietatea eta depresioarekin lotua dago, eta batzuetan honek parte hartze soziala gutxitzea dakar, pazientea isolamendu sozialerantz eramanez.[12]

Diagnostikoa zeinu eta sintomen araberakoa izaten da, ez baitago proba diagnostiko espezifikorik. Analitika inespezifikoa da eta kasu larrienetan baino ez da aldatzen. Likido sinobialaren analisian hantura agertzen bada ere, hau ere ez da artritis psoriasikoaren zeinu espezifikoa.

Hainbat gaitzek artritis psoriasikoaren antzeko klinika dute, eta ahal dela haiengandik bereiztea komeni da. Besteak beste: artritis erreumatoidea, artrosia, artritis erreaktiboa, hezueria, lupus eritematoso sistemikoa eta hesteetako gaixotasunarekin lotutako artritis inflamatorioa.[1]

Hainbat sailkapen-irizpide proposatu eta erabili dira: besteak beste, Moll eta Wright, Bennett, Gladman-eta, Vasey eta Espinoza, Europako espondiloartropatien azterketa-taldekoak (ESSG), McGonagle eta Fournie. 2006an, Artritis Psoriasikorako Sailkapen Irizpideak (CASPAR)) garatu ziren, % 91,4ko sentsibilitatea eta % 98,7ko espezifikotasuna dutenak. Irizpide horiek erabilita, pazienteak sailkatzeko orduan kontuan hartzen dira: unean psoriasia duten edo ez, aurrekari pertsonal edo familiarrak dituzten, azazkaletako distrofia, faktore erreumatoidearen seronegatibotasuna, daktilitisa eta hezur berria eratu izanaren ebidentzia erradiografikoa.

Erradiografia normala da izaten, prozesua oso aurreratuta egon arte. Orduan honelako zeinuak ager daitezke:

  • Giltzadura interfalangiko distaletan estutze proximala eta zabaltze distala.
  • Hezur-ankilosia.
  • Osteoporosi yuxtaartikularra, baina artritis erreumatoidean baino gutxiagokoa.
  • Bizkarrezurreko kaltetze asimetrikoa, batzuetan sindesmofitoekin, 2 edo 3 ornoei eraginez, bereziki zerbikaletan, eta ez progresiboa.

Zeinu eta sintomen arabera, bost mota bereizten dira:[15]

  • Oligoartikularra: kasuen %70 inguru. Hatzen giltzadura interfalangikoei eragiten die, bereziki behatzei. Ez da larria izaten. Asimetrikoki gertatzen da, gehienez 3 artikulaziotan.
  • Poliartikularra: kasuen %25 inguru. 5 artikulazio edo gehiago kaltetzen ditu. Artritis reumatoidearen antzeko sintomak ditu, baina seronegatiboa da (alegia, faktore erreumatoiderik gabea). Kasuen %50ean eragozpen fisikoa handia da.
  • Arthritis mutilans (M07.1): kasuen %5 inguru. Artikulazioak larriki kaltetzen ditu, suntsipen eta deformazio progresiboarekin. Artritis reumatoidean ere ager daiteke.
  • Espondiloartritis (M07.2): bizkarrezurra kaltetzen du nagusiki (gehienbat zerbikalak eta zona sakroiliakoa) baina eskuak eta oinak ere ukitu ditzake, artritis simetrikoaren antzean.
  • Interfalangiko distala (M07.0): kasuen %5 inguru. Atzamarren eta behatzen azken artikulazioak kaltetzen dira, askotan azazkal eta behazazkalekin batera.

Hanturak, luzaroan mantenduz gero, artikulazioak hondatu ditzakeenez, artritis psoriasikoaren tratamenduaren helburu nagusia hantura kontrolatzea izaten da. Hori errazagoa izaten da diagnostikoa eta tratamendua lehenbailehen egin ezkero.[16]

Hantura kontrolatzeko tratamendu nagusia farmakologikoa da. Horretarako hainbat botika mota erabiltzen dira, besteak beste:

  • Antiinflamatorio ez-esteroideak: normalean agintzen diren lehenak izaten dira.
  • DMARD (disease-modifying anti-rheumatic drug): mina eta hantura jaisteaz gain, botika hauek eragin handiagoa dute artikulazioaren suntsipen-prozesua geldotzean.[17]
  • Emaitza onenak DMARD biologikoekin lortzen ari dira. DMARD arruntek gorputz osoan eragiten badute ere, DMARD biologikoak sistema immunologikoaren gune espezifikoetan eragiteko diseinatuak daude. Horrekin gaixotasunaren aktibitatea minimora jaistea bilatzen da.[18]

Larruazaleko lesioen tratamendua psoriasi arruntarekin erabiltzen den bera izaten da. Besteak beste, fotokimioterapia erabil daiteke farmakoak eta uhin ultramoreak konbinatuz.[19]

Fisioterapia oro har lagungarria da postura hobetzeko, bizkarreko gihar extentsoreak sendotzeko eta artikulazio handien funtzionaltasunari eusteko.[20]

Gehiago zehaztuz:

  • Laser terapia: ebidentzia positiboa erakutsi du mina eta zurruntasun artikularra tratatzerakoan.[21]
  • Ariketa terapeutikoa gakoa da mina eta funtzionaltasuna mantentzeko.[22]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 Ritchlin, Christopher T.; Colbert, Robert A.; Gladman, Dafna D.. (2017-03-09). «Psoriatic Arthritis» The New England Journal of Medicine 376 (10): 957–970.  doi:10.1056/NEJMra1505557. ISSN 1533-4406. PMID 28273019. (kontsulta data: 2026-04-08).
  2. Gottlieb, Alice; Korman, Neil J.; Gordon, Kenneth B.; Feldman, Steven R.; Lebwohl, Mark; Koo, John Y.M.; Van Voorhees, Abby S.; Elmets, Craig A. et al.. (2008-05). «Guidelines of care for the management of psoriasis and psoriatic arthritis» Journal of the American Academy of Dermatology 58 (5): 851–864.  doi:10.1016/j.jaad.2008.02.040. ISSN 0190-9622. (kontsulta data: 2026-04-08).
  3. 1 2 3 Roccatello, Dario. (2024). Connective Tissue Disease: A Comprehensive Guide - Volume 2. (1st ed. argitaraldia) Springer International Publishing AG ISBN 978-3-031-60855-1. (kontsulta data: 2026-04-07).
  4. (Ingelesez) Lembke, Stephanie; Macfarlane, Gary J; Jones, Gareth T. (2024-12-01). «The worldwide prevalence of psoriatic arthritis—a systematic review and meta-analysis» Rheumatology 63 (12): 3211–3220.  doi:10.1093/rheumatology/keae198. ISSN 1462-0324. PMID 38530786. PMC 11637478. (kontsulta data: 2026-04-07).
  5. (Ingelesez) Amherd‐Hoekstra, Anne; Näher, Helmut; Lorenz, Hanns‐Martin; Enk, Alexander H.. (2010-05). «Psoriatic arthritis: a review» JDDG: Journal der Deutschen Dermatologischen Gesellschaft 8 (5): 332–339.  doi:10.1111/j.1610-0387.2009.07334.x. ISSN 1610-0379. (kontsulta data: 2026-04-08).
  6. Shaqe, Erlet. (2023-01-01). 2023 CURRENT Medical Diagnosis & Treatment. (kontsulta data: 2026-04-08).
  7. (Ingelesez) «Enthesitis and Psoriatic Arthritis» www.arthritis.org 2025-12-18 (kontsulta data: 2026-04-08).
  8. (Ingelesez) «Areas of the body (shoulder) | Psoriatic Arthritis (PsA) support program | Arthritis Australia» mypsoriaticarthritis.org.au (kontsulta data: 2026-04-08).
  9. Poddubnyy, Denis; Jadon, Deepak R.; Van den Bosch, Filip; Mease, Philip J.; Gladman, Dafna D.. (2021-08-01). «Axial involvement in psoriatic arthritis: An update for rheumatologists» Seminars in Arthritis and Rheumatism 51 (4): 880–887.  doi:10.1016/j.semarthrit.2021.06.006. ISSN 0049-0172. (kontsulta data: 2026-04-08).
  10. Muneer, Hira; Sathe, Nishad C.; Masood, Sadia. (2026). «Nail Psoriasis» StatPearls (StatPearls Publishing) PMID 32644686. (kontsulta data: 2026-04-08).
  11. (Ingelesez) «https://www.nejm.org/action/cookieAbsent» www.nejm.org  doi:10.1056/NEJMra1505557. (kontsulta data: 2026-04-07).
  12. 1 2 Pignon, Caroline; Bibas, Noémie; Lopez-Medina, Clementina; Fautrel, Bruno; Gossec, Laure. (2025-03). «Article published Joint Bone Spine Clinical enthesitis in patient with psoriatic arthritis, a systematic literature review with meta-analysis» Joint Bone Spine 92 (2): 105807.  doi:10.1016/j.jbspin.2024.105807. (kontsulta data: 2026-04-08).
  13. Krajewska-Włodarczyk, Magdalena; Owczarczyk-Saczonek, Agnieszka; Placek, Waldemar. (2017). «Fatigue - an underestimated symptom in psoriatic arthritis» Reumatologia 55 (3): 125–130.  doi:10.5114/reum.2017.68911. ISSN 0034-6233. PMID 28769135. PMC 5534506. (kontsulta data: 2026-04-08).
  14. Toledano, Esther; Hidalgo, Cristina; Gómez-Lechón, Luis; Ibáñez, Marta; Chacón, Carolina Cristina; Martín-Vallejo, Javier; Pastor, Sonia; Montilla, Carlos. (2023-12-21). «SLEEP quality in patients with psoriatic arthritis and its relationship with disease activity and comorbidities: a cross-sectional study» Scientific Reports 13 (1): 22927.  doi:10.1038/s41598-023-48723-z. ISSN 2045-2322. PMID 38129461. PMC 10739913. (kontsulta data: 2026-04-08).
  15. (Ingelesez) «Psoriatic Arthritis Diagnosis • Johns Hopkins Arthritis Center» Johns Hopkins Arthritis Center (kontsulta data: 2026-04-07).
  16. Farragher, Tracey M.; Lunt, Mark; Plant, Darren; Bunn, Diane K.; Barton, Anne; Symmons, Deborah P. M.. (2010-05). «Benefit of early treatment in inflammatory polyarthritis patients with anti-cyclic citrullinated peptide antibodies versus those without antibodies» Arthritis Care & Research 62 (5): 664–675.  doi:10.1002/acr.20207. ISSN 2151-4658. PMID 20461787. PMC 2962800. (kontsulta data: 2026-04-08).
  17. Wilsdon, Tom D.; Whittle, Samuel L.; Thynne, Tilenka Rj; Mangoni, Arduino A.. (2019-01-18). «Methotrexate for psoriatic arthritis» The Cochrane Database of Systematic Reviews 1 (1): CD012722.  doi:10.1002/14651858.CD012722.pub2. ISSN 1469-493X. PMID 30656673. PMC 6353064. (kontsulta data: 2026-04-08).
  18. Singh, Jasvinder A.; Guyatt, Gordon; Ogdie, Alexis; Gladman, Dafna D.; Deal, Chad; Deodhar, Atul; Dubreuil, Maureen; Dunham, Jonathan et al.. (2019-01). «Special Article: 2018 American College of Rheumatology/National Psoriasis Foundation Guideline for the Treatment of Psoriatic Arthritis» Arthritis Care & Research 71 (1): 2–29.  doi:10.1002/acr.23789. ISSN 2151-4658. PMID 30499259. PMC 8265826. (kontsulta data: 2026-04-08).
  19. (Ingelesez) Finlan, L.E.; Kernohan, N.M.; Thomson, G.; Beattie, P.E.; Hupp, T.R.; Ibbotson, S.H.. (2005-11). «Differential effects of 5-aminolaevulinic acid photodynamic therapy and psoralen + ultraviolet A therapy on p53 phosphorylation in normal human skin in vivo» British Journal of Dermatology 153 (5): 1001–1010.  doi:10.1111/j.1365-2133.2005.06922.x. ISSN 0007-0963. (kontsulta data: 2026-04-08).
  20. Martínez Robles, María del Pilar; Alcázar Martínez, Consuelo; Muñoz Jiménez, Paloma María. (2022). «Actuación de la fisioterapia en el tratamiento de la artritis psoriásica» Revista Sanitaria de Investigación 3 (9): 53. ISSN 2660-7085. (kontsulta data: 2026-04-08).
  21. Brosseau, L.; Robinson, V.; Wells, G.; Debie, R.; Gam, A.; Harman, K.; Morin, M.; Shea, B. et al.. (2005-10-19). «Low level laser therapy (Classes I, II and III) for treating rheumatoid arthritis» The Cochrane Database of Systematic Reviews 2005 (4): CD002049.  doi:10.1002/14651858.CD002049.pub2. ISSN 1469-493X. PMID 16235295. PMC 8406947. (kontsulta data: 2026-04-08).
  22. (Gaztelaniaz) «Rehabilitación y ejercicio» Artritis Psoriásica (kontsulta data: 2026-04-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]