Artur Dalaloian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artur Dalaloian
Artur Dalaloyan 2021.jpg
Bizitza
JaiotzaTiraspol1996ko apirilaren 26a (25 urte)
Herrialdea Errusia
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa

Instagram: real_artur Edit the value on Wikidata

Artur Gratxievitx Dalaloian, errusieraz: Артур Грачьевич Далалоян[1] (Tiraspol, Moldavia, 1996ko apirilaren 26a), errusiar gimnasta artistikoa da. 2018an Munduko Txapelketa irabazi zuen, bost aldiz izan da Europako txapelduna; bi aldiz Errusiako txapelduna (2017-2018), eta 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen taldeko lehiaketan, Errusiako Komite Olinpikoaren banderapean.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tiraspolen jaio zen, Moldavian, baina laster mugitu ziren Errusiara. Novosibirsken hasi zen gimnasian entrenatzen 6 urte zituela eta Moskura bizitzera joan zirenean Aleksandr Kalininekin entrenatzen hasi zen.

2020ko Udako Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021ean orpazurda hautsi zuen olinpiar jokoen aurretik. Hala ere, ROC taldearekin parte hartu zuen modalitate guztietan, eta urrea irabazi zuen taldeka gizonezko kategorian. Japoniako taldearen (zilarrezko domina) eta Txinako taldearen (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen ROCeko taldea Tokion, eta honako hauek osatzen zuten ROCeko gimnasta taldea: Denis Abliazin, David Beliavski, Artur Dalaloian eta Nikita Nagornyk. Kontuan izan, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela. [3].

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio Japonia Japonia 1. postua, urrezko domina taldeka, gizonezkoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]