Edukira joan

Artur Ivens Ferraz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artur Ivens Ferraz

Portugalgo Lehen Ministroa

1929ko uztailaren 8a - 1930eko urtarrilaren 21a
José Vicente de Freitas - Domingos Oliveira
Governor of Mozambique (en) Itzuli

1926ko maiatza - 1926ko azaroa
Bizitza
JaiotzaLisboa1870eko abenduaren 1a
Herrialdea Portugal
 Portugalgo Erresuma
HeriotzaLisboa1933ko urtarrilaren 16a (62 urte)
Hobiratze lekuaAlto de São João Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta iraultzailea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoahautagai independente

Find a Grave: 239067330 Edit the value on Wikidata

Artur Ivens Ferraz (Lisboa, 1870eko abenduaren 1aibidem, 1933ko urtarrilaren 16a) portugaldar jeneral eta politikaria izan zen, Portugalgo lehen ministroa 1929tok 930era.

Errege Eskola Militarrean hezi zen 1883tik 1888ra. Ondoren, Lisboako Eskola Politeknikoan ikasi zuen, eta artilleriako ikastaroa osatu zuen Armadaren Eskolan. 1904tik 1918ra artilleriako eta ingeleseko irakaslea izan zen.

Lehen Mundu Gerran Portugalgo Espedizio Taldeko lotura-buru ofiziala izan zen britainiar armadaren barruan. 1919tik 1922ra Londresen agregatu zuten. 1924tik 1926ra Mozambikeko gobernadorearen laguntzailea izan zen, eta 1926ko maiatzetik azarora bitarteko gobernadore izan zen.

Merkataritza eta Komunikazio ministroa, Kolonietako ministroa eta Finantza ministroa izan zen Carmona jeneralaren gobernuan. 1928an jeneral izendatu zuten eta 1929an lehen ministro. 1930ean ordezkatu zuten. Ideologia kontserbadore errepublikarra eta normaltasun konstituzionalera itzultzearen aldekoa izan zen.