Artur Schnabel
Itxura
Artur Schnabel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lipnik (en) eta Bielsko-Biala, 1882ko apirilaren 17a |
Herrialdea | Austria |
Heriotza | Morschach, 1951ko abuztuaren 15a (69 urte) |
Hobiratze lekua | Cemetery of Schwyz (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Therese Behr (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Music and Performing Arts Vienna (en) |
Hizkuntzak | ingelesa poloniera alemana |
Irakaslea(k) | Theodor Leschetizky |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, piano-jotzailea eta musika-irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Michigango Unibertsitatea |
Musika instrumentua | pianoa |
Artur Schnabel (Lipnik, Bielitzetik hurbil, 1882ko apirilaren 17a - Axenstein, Suitza, 1951ko abuztuaren 15a) austriar pianista eta musikagilea izan zen.
Leschetizkyren ikasle izan zen Vienan. Zortzi urte zituelarik egin zuen aurkezpena, eta munduko pianista ospetsuenetakoa bihurtu zen, batez ere Beethoven eta Schuberten lanak jotzeko zuen moduagatik. 1923-1925. urteetan Berlingo goi-mailako musika-eskolako irakasle izan zen. Bigarren Mundu Gerran Estatu Batuetan bizi izan zen. Oso gutxitan jotzen zuen XX. mendeko musika, baina estilo atonala erabiltzen zuen musika idazteko. Pianorako lanak, sinfonia batzuk, rapsodia bat eta pianorako kontzertu bat idatzi zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Artur Schnabel |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.