Arturo Prat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Arturo Prat
Arturo Prat.jpg
Bizitza
Jaiotza Ninhue1848ko apirilaren  3a
Herrialdea  Txile
Heriotza Iquique1879ko maiatzaren  21a (31 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Carmela Carvajal Itzuli  (1873-05-05 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Txileko Unibertsitatea
Q5838779 Itzuli
Jarduerak
Jarduerak abokatua, Itsastarra eta gudaria
Zerbitzu militarra
Gradua ontzi-kapitain
Parte hartutako gatazkak Hispano-hegoamerikar Gerra
Papudoko gudua
Abtaoko gudua
Ozeano Bareko Gerra
Iquiqueko gudua

Agustín Arturo Prat Chacón (1848ko apirilaren 3a, Ninhue inguruan, Txile - 1879ko maiatzaren 21a, Iquique, Peru) txiletar abokatu eta marinel ofizial bat izan zen. Eraila izan zen Huáscar Peruko monitor gerraontzi blindatua abordatu eta gutxi ostean, bere agindupeko itsasontzia, Esmeralda, odartu ondoren, Iquiqueko itsas batailan.

Bere ibilbidean, Pratek itsas gudua ugaritan hartu zuen parte, Papudoko (Valparaíso iparraldeko kostaldeko hiria) (1865) guduan eta Abtaoko guduan (1866), Abtaoko uhartean, Chiloé uhartearen parean. Bere heriotzaren ostean, bere izena txiletar indarren oihartzun bilakatu zen, eta Arturo Prat heroi nazionala izatera iritsi zen.

Prat-en izena Txileko plazetan, kaleetan, eraikinetan eta beste egitura batzuetan oroitzen da. Bere izena Txileko lau gerraontzi handienetakoa izatera iritsi zen, 1950eko hamarkadako Brooklyn klaseko gurutze-ontzi estatu batuetar bat barne hartuta, County klaseko destruktore britaniarra 1983tik 2006ra bitartean, eta berriki, Jacob van Heemskerck klaseko fragata holandarra 2006an Txileri Capitan Prat izenaz emana. Txileko Antartikako ikerketa instalazioetako bat, Arturo Prat geltokia eta Txileko Itsas Akademia, Escuela Naval Arturo Prat izenekoak dira. Bere erretratua 10.000 peso txiletarko biletean agertzen da. Horrez gain, Arturo Prat Unibertsitatea sortu zen 1984an, Iquiqueko campus nagusia izan zen, non heroiak egin zituen ekintzak.