Arturo Uslar Pietri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arturo Uslar Pietri


Venezuelako diputatua

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakArturo Uslar Pietri
JaiotzaCaracas1906ko maiatzaren 16a
Herrialdea Venezuela
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaCaracas2001eko otsailaren 26a (94 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaVenezuelako Unibertsitate Zentrala
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea, diplomazialaria, politikaria, poeta, antzerkigilea, abokatua, literatura-kritikaria, biografoa, liburuzaina, saiakeragilea eta historialaria
Enplegatzailea(k)El Nacional
Venezuelako Unibertsitate Zentrala
Jasotako sariak
KidetzaAcademia Venezolana de la Lengua (en) Itzuli
National Academy of History of Venezuela (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaVenezuelan Democratic Party (en) Itzuli

IMDB: nm0882393 Discogs: 2895396 Find a Grave: 11169669 Edit the value on Wikidata

Arturo Uslar Pietri (Caracas, 1906ko maiatzaren 16a - Caracas, 2001eko otsailaren 26a) venezuelar ekonomista, politikari eta idazlea izan zen.

Kargu politiko askoren ardura izan zituen; Lehendakaritzako idazkari eta Hezkuntzako, Finantzetako eta Kanpo Arazoetako ministro izan zen, besteak beste, baina bere idazlanengatik da, batez ere, ezaguna. Kontakizunak, eleberriak, antzerki-lanak eta saiakerak idatzi zituen. Bere lanetan Venezuelako nekazarien bizitza, Venezuelako historiako pasarteak eta pertsonaien bizitza eta gizarte-gaiak landu zituen, batez ere. Venezuelako idazle berrizaleenetakoa izan zen. 1963an Lehendakaritzarako hauteskundeetara aurkeztu zen, baina 1972an politika utzi eta kazetari-lanetan jarraitu zuen harrezkero.

Bere lan aipagarri batzuk El camino de El Dorado (1947), Chúo Gil y las tejedoras (1960), Las vacas gordas y las vacas flacas (1968) eta La vuelta al mundo en diez trancos (1971) dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]