Arturo Markoartu
| Arturo Markoartu | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Bilbo, 1827ko uztailaren 1a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Donostia, 1904ko urtarrilaren 21a (76 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | politikaria, bideetako ingeniaria eta enpresaburua |
Arturo Casto Markoartu Morales(gaztelaniaz: Arturo de Marcoartu), "Arturo de Bilbao", (Bilbo, 1829ko uztailaren 1a - Donostia, 1904ko urtarrilaren 21a) politikari, noble eta bide-ingeniaria izan zen. Bakezalea zen eta bere ideiak nazioarteko mailan ezagunak izan ziren nahiz eta gaur egun erabat ahaztuta egon.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1827ko uztailaren 1ean jaio zen Bilboko familia burges bate altzoan. Hedabide eta aldizkari desberdinetan idatzi zuen, hala nola Revista de Obras Públicas, Revista Peninsular-Ultramarina, La Ilustración Española y Americana edo Diario de Bilbao.
Seiurteko demokratikoaren garaian, 1871ko martxoan, diputatu aulkia Gorteetan eskuratu zuen Burgosko barrutian. Berrezarkuntza Borbonikoan Tarragonaren izenean senataria izan zen.[2] 1902an William Evans Darby London Peace Society erakundearen presidenteak eta 1904an Miguel de Villanuevak Bakearen Nobel Sarirako proposatu arren, ez zuen lortu.[3]
Ideologikoki liberala eta librekanbismo zein iberismoren aldekoa izan zen. Europan zehar bidai asko egin zuen; bere lanik garrantzitsuena 1872tik aurrera izan zen, Europako foroetan ezagutzera eman zenean, nazioarteko justiziari buruz dituen ideiak azalduz. Herritarrak defendatzeko Nazioarteko Batzar bat eratzeari buruzko bere teoriak Nazioarteko Zigor Gortea sortzeari buruzko 1998ko Erromako Tratatuaren aurrekari akademikoak dira. Londresko Zientzia Politiko eta Moralen Errege Akademiakoaren partaidea, Donostian hil zen 1904an.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere ideiak defendatzen Markoartuk lan ugari plazaratu zuen:
- El Iberismo o la Fusión de las Nacionalidades para la Paz, Revista Peninsular-Ultramarina, 1859.[4]
- El Internacionalismo, Madril, 1884.[5]
- «Internationalism, Internacional Law», A.P. Sprague eta Paul Lacombe. Stevens and Sons, Londres, 1876.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «About: Arturo de Marcoartu» es.dbpedia.org (kontsulta data: 2025-10-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Belaústegui Fernández, Alejandro. (2006). «Arturo de Marcoartu, notable político español, luchador incansable por la Paz y promovedor del arbitraje internacional en el siglo XIX» Revista de las Cortes Generales (67): 487-496. ISSN 0213-0130..
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Nobel que eludió a los españoles» JM Noticias.com.
- ↑ (Gaztelaniaz) «datos.bne.es» datos.bne.es (kontsulta data: 2025-10-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «datos.bne.es» datos.bne.es (kontsulta data: 2025-10-07).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Markoaturi buruzko Begoña Villanuevaren artikulua.