Artzain Ona katedrala
| Artzain Ona katedrala | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Donostia |
| Koordenatuak | 43°19′00″N 1°58′54″W / 43.3167°N 1.98156°W |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | 1897 |
| Erlijioa | katolizismoa |
| Elizbarrutia | Donostiako elizbarrutia |
| Izena | Jesus Nazaretekoa |
| Edukiera | 4.000 |
| Arkitektura | |
| Estiloa | arkitektura neogotikoa |
| Ondarea | |
| 745 | |
| Webgune ofiziala | |
Artzain Ona katedrala Donostiako katedrala da, 1897an Manuel Etxabe arkitektoak estilo neogotikoan eraikia. Hiriaren erdialdean dago, Artzain Onaren plazan. Donostiako elizbarrutiaren egoitza nagusia eta Iruñea eta Tuterako artxidiozesiaren barnean dago. Donostiako eliza nagusia eta handiena da.
Latindar gurutze itxurako oinplanoa du. Sarrerako atarian, tinpanoan, Eduardo Txillidaren alabastrozko gurutzea dago. Neogotiko estilokoa da eta 1953. urtea ezkeroztik katedral maila du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1881ean Errege Aginduz, Donostiak elizbarruti berria izango zuela erabaki zen. Parrokia berri bat ere eraikitzekoa zen hiriko hegoaldean, biztanleen aspalditiko eskaria, gerora Amarako zabalgunea deitu zen eremuan. 1887ko abuztuan Donostiako Udalak Urumea ibaiaren eta Kontxako hondartzaren arteko hondartza eta padura eremua laga zuen eliza berria eraiki zedin. Amaituta egon arte, elizkizunak eliza soil batean egin ziren, Loiola eta Printzearen kaleen artean zurez eraikia.
1887ko abenduan, Martin Lorenzo Urizar Zalduegi-Ariño buru zuen eraikuntza batzorde batek proiektuen lehiaketaren arauak ezarri eta aurrekontua 750.000 pezetatan ipini zuen. Halaber, elizaren edukierak eta arkitektura estiloak nolakoak izan beharko zuten zehaztu zen. Lehiaketara lau proiektu aurkeztu ziren, eta Manuel Etxabe donostiarrarena hautatu zen: eraikuntza lanen zuzendaritzaren ardura ere eman zitzaion. Eliza berria Artzain Onaren omenez sagaratu zen.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dirudienez, Etxabe proiektua gauzatzerako unean Koloniako katedralean oinarritu omen zen. Donostiar tenpluaren neurriak honakoak dira: 1.915 metro koadroko azalera, nabeen 25 metroko garaiera, 75 metro garaierako dorre bat, 64 metro luzeko erdialdeko nabea eta gehienezko 36 metro zabaleko gurutzadura, eta denera, 4.000 pertsonarentzako edukiera.[1]
Organoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Katedraleko organoa tenpluaren koroaren goialdean 1954ko urtarrilaren 19an inauguratu zuten, Donostiako elizbarrutia sortu eta hiru urte pasa eta gero eta katedrala eraiki eta hilabete batzuk geroago. Cavaillé-Coll organoak Aquilino Ametzuak egindako organo bat ordezkatu zuen.
Zaharberritzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Katedrala zaharberritua izan da behin baino gehiagotan, azken aldia 2019-2020 izanik. Elizaren jabetzako eraikina izanik ere, zaharberritze lanen finantzaketaren % 87 erakunde publikoek egin zuten, Donostiako EH Bilduk salatu zuenez. Salaketa horren arabera, Eneko Goia alkateak diru publikoko 400.000 euro eman zizkion Juan Ignacio Munilla apezpikuari, udal aurrekontuetan onartu gabe.[2]
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egunero irekita dago eta mezak igandero eta larunbatero ematen dituzte. Kultuaz gain, musika arloa beste erabilera nagusietakoa da: besteak beste bertan Musika Hamabostaldia antolatzen denean.
Bestalde, haurrek elizaren kanpoaldea erabiltzen dute hainbat kirol egiteko.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aurrealdea.
- Atzealdea.
- Eduardo Chillidaren Camino hacia la paz (1997) eskultura, Katedralaren fatxada nagusian.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Donostiako katedrala. Artzain Ona - Euskonews» www.euskonews.eus (kontsulta data: 2020-02-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-02-05). «EH Bildu denuncia que Goia ha entregado a Munilla otros 400.000 euros para el Buen Pastor» naiz: (kontsulta data: 2020-02-05).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)(Frantsesez)Katedralari buruzko informazioa.
