Artzain eleberri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Honoré d'Urféren l’Astrée eleberriaren XVII. mendeko edizioa.

Artzain eleberria XVI. eta XVII. mendeetako literatura generoa da. Protagonistak mundu bukoliko batean kokaturik dauden artzainak dira, beren amodio esperientziak, zoritxarrekoak gehienetan, bizi eta partekatzen dituztenak[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artzain eleberriaren aurrekariak Teokrito eta Virgilioren eglogak eta Longosen Daphnis eta Kloe eleberria dira. Erdi Aroan Giovanni Boccacciok artzain giroko prosazko lan batzuk idatzi zituen, hala nola, Ninfale d'Ameto eta Ninfale Fiesolano, eta Garcilaso de la Vegaren eglogetan ere bukolismoaren elementu batzuk daude. Baina, Jacopo Sannazaro napolitarraren Arcadia (1504) hartzen da lehenengo artzain eleberritzat. 1559an argitaratu zen Jorge de Montemayoren Los siete libros de la Diana, gaitzeko arrakasta izan zuena. Alonso Pérezen La segunda parte de la Diana (1564) eta Gaspar Gil Poloren Diana enamorada (1564) eleberriek jarraitu zioten Montemayor-en ildoari. Gaztelaniazko beste bi artzain eleberri garrantzitsu, Miguel de Cervantesen Galatea (1585) eta Lope de Vegaren La Arcadia (1599) dira[2]. Robert Greenen Menaphon (1589), Philip Sidneyren Arcadia (1590) eta Honoré d'Urféren L'Astrée (1607-1627) ere aipagarriak dira.

2004an aurkitu zen Lazarragaren eskuizkribua-n euskaraz idatzitako artzain eleberri bat dago (ez osorik, hasiera eta bukaera falta ditu). Egin diren azterketen arabera, Lazarragak Montemayoren lana ezagutzen zuen eta haren eredura izkiriatu zuen bere eleberria[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Montero, Juan La novela pastoril Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes cervantesvirtual.com . Noiz kontsultatua: 2015-07-15 .
  2. a b   Aldekoa Beitia, Iñaki [http://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=3402005 Lazarraga, Errenazimenduko idazle] Sancho el Sabio: Revista de cultura e investigación vasca, ISSN 1131-5350, Nº 33, 2010, págs. 135-154 http://dialnet.unirioja.es+. Noiz kontsultatua: 2015-07-15 .