Edukira joan

Artzainen gurtza (Grekoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artzainen gurtza (Grekoa)
Jatorria
Sortzailea(k)Grekoa
Sorrera-urtea1612
IzenburuaThe Adoration of the Shepherds
Mugimenduamanierismoa
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak319 (altuera) × 180 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa
Egile-eskubideakjabari publiko
Deskribapena
OinarrituaArtzainen gurtza
Iconclass73B25(+3) eta 31A41
Kokapena
LekuaPradoko Museoa
BildumaPradoko Museoa
InbentarioaP002988
Argumentu nagusiaArtzainen gurtza

Artzainen gurtza (gaztelaniaz: Adoración de los pastores) Doménikos Theotokópoulos "Grekoak" 1612-1614 inguruan egindako margolana da. Olio mihise gaineko teknika erabili zuen oso ohikoa zen gaia azltzeko. Lanaren hasierako kokapena familia-panteoia izan zen, Toledoko Santo Domingo el Antiguo monasterioan; ondoren monasterioko aldare nagusian kokatu zuten. 1954an estatuak erosi zuen eta geroztik Pradoko museoan erakusten da.[1]

Grekoak Artzainen Gurtzaren gaiari heldu zion behin baino gehiagotan, eta horrek espainiar gustua eta Elizaren doktrina ez ezik, bere fede pertsonala ere islatzen du. Ildo horretan, Luis Tristánek, Grekoaren laguntzailea, komentatu zuen bere maisua mihise horretan lanean aritu zela hil zen arte, hau da, 1614 arte, familiaren panteoiko erretaulan ager zedin.

Margolan handia da: 319 x 180 zm. Bai konposizioa, bai elementu batzuk, aurreko lanetan ikusten dira. Horrela, irudiek serpentina forma dute, eta horrek goranzko itxura ematen die. Jesus Haurra distiraz eta zuritasunez bilduta agertzen da, pertsonaien aurpegietan jolasten den argi bat jaulkiz.

Mihise honetan aipagarriena — eta baita ere Grekoaren ekoizpen berantiarrean — aurreko etapetan era inplizituan agertzen ziren hainbat ezaugarriren nabarmentzea da:[2]

  • zeruko esferaren eta lurreko esferaren arteko fusioa
  • pertsonaien isolamendu espirituala — ia harkaitzen gainean flotatzen dutela ematen du —
  • lehen terminoko irudien erraldoitasuna
  • eskala-jauzi handiak
  • kolore-masen talka
  • kolore distiratsuek eta ezohiko forma eta jarrerek edertasun eta estasi sentsazioa sortzen dute[3]
  • argiaren eta gune ilunen arteko kontraste handiek gertakariaren zentzu mistikoa nabarmentzen dute.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]