Asajj Ventress

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Asajj Ventress Star Warseko fikziozko unibertsoko pertsonaia bat da.

Ventress Sistema Independenteen Konfederakuntzako buru militar boteretsu eta zehatz bat izan zen. Ventressen espezia ezezaguna zen, giza ezaugarriak zitue, baina ilerik gabe eta larruazal ia zuri batekin. Jedien aurkako borrokaren tresna bihurtu zen Klon Gerretan.

Dooku Kondeak Asajj Ventress misteriotsua Rattataken aurkitu zuen (gerraz jositako planeta bat) Geonosiseko gudua gertatu eta gutxira. Jedien artean formalki prestatua izan ez zen arren, Ventressek indarraren abileziak zituela frogatu zuen. Dooku Kondearen zaintzapean indarraren alde ilunera batu zen. Batzuetan Durge ordainsari bilatzailearekin zihoala, Ventress aurkari soil bat baino gehiago izan zen Errepublika Galaktikoko Jedirik hoberenentzat.

Asajj Ventressek Anakin Skywalker jedi padawana Yavin IV planetara gidatu zuela ezagutzen da, non bere aurka borrokatu zuen. Azkenik Anakinek borrokan garaitu zuen indarraren alde iluna erabiliz.

Ondoren Asajjek beste bi alditan lortu zuen Anakinekin borrokatzea, hurrengo bi borroketan galduz, horietatik azkenekoan Asajj izango zen Anakini honek aurpegian duen orbana eragingo ziona.

Azkenik Dooku Kondearekin nahigabetuta geratu zen, bera ere tresna soil bat baino ez zela jakin zuenean. Borroka ezberdin batean Anakin Skywalkerren aurka borrokatu zuen, honen ondorioz berak bere heriotza propioa eragin zuelarik bere gorrotoa, haserrea eta beldurra nabaritzen hasten denean amildegi batetik bota zuenean, Geonosisen.