Ascoli Piceno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ascoli Piceno
Italiako udalerria
Ascoli Piceno.jpg
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Markak
ProbintziaAscoli Picenoko probintzia
Posta kodea 63100
ISTAT kodea 044007
Herriburua Q49280470 Itzuli
Geografia
Koordenatuak 42° 51′ 17″ N, 13° 34′ 31″ E / 42.85472°N,13.57528°E / 42.85472; 13.57528Koordenatuak: 42° 51′ 17″ N, 13° 34′ 31″ E / 42.85472°N,13.57528°E / 42.85472; 13.57528
Ascoli Piceno OSM.png
Azalera 158.02 km²
Altuera 154 m
Mugakideak Ancarano, Castel di Lama, Castorano, Colli del Tronto, Maltignano, Rotella, Valle Castellana, Acquasanta Terme, Appignano del Tronto, Castignano, Civitella del Tronto, Folignano, Roccafluvione, Sant'Egidio alla Vibrata eta Venarotta
Demografia
Biztanleria 48.773 (2018ko urtarrilaren 1a)
Red Arrow Down.svg−480 (2016)
Dentsitatea 308,65 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 0736
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Treveris, Baiona, Chattanooga, Amatrice eta Banská Bystrica
Katastro kodea A462
Sailkapen sismikoa 2 (Ertaina)
Matrikula AP
comuneap.gov.it

Ascoli Piceno (latinez: Asculum Picenum) Italiako erdialdean dagoen Markak eskualdeko udalerria eta Ascoli Picenoko probintziako hiriburua da. 158 km²ko eremua du eta 2015eko maiatzean 49.653 biztanle zituen[1].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria Tronto ibaiaren eta Castellano errekaren arteko elkargunean dago, eta mendiz inguraturik dago. Haren inguruan bi parke natural daude: bata, ipar-mendebaldera, Monti Sibillini Parke Nazionala; eta bestea, hegoaldera, Gran Sasso e Monti della Laga Parke Nazionala.

Trenbidez Itsaso Adriatikoko kostarekin loturik dago, eta errepidez Erroma eta Porto d'Ascolirekin.

Mugan dituen udalerriak hauek dira: Acquasanta Terme, Ancarano, Appignano del Tronto, Castel di Lama, Castignano, Castorano, Civitella del Tronto, Colli del Tronto, Folignano, Maltignano, Roccafluvione, Rotella, Sant'Egidio alla Vibrata, Valle Castellana, Venarotta.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ascoli pizenoarrek sortu zuten, Erroma sortu baino mende batzuk lehenago, Adriatikoko gatz-meatzeak eta Lazio eskualdea lotzen zituen Via Salaria zeritzon ibilbidearen gunetzat.

Hainbat agintariren esku egon ostean, 1860. urtean Italiako Erresuman sartu zuten, Markak eta Umbria eskualdeekin batera.

Ondare arkitektoniko aberatsa daukate Ascolin; esate baterako, Pizkunde estiloan eraikitako marmol trabertinozko Piazza del Popolo edo Herriko Plaza ikusgarria. Katedrala, eliza mordoa, jauregiak, gotorlekuak, erromatarren aroko zubia, besteak beste, ikustekoak dira.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industria berria sendotzen doa Ascolin. Hala ere, zerbitzuak eta nekazaritza (garia, olibak eta fruituak) dira oraindik ekonomia-jarduera nagusiak.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ascoli Picenok auzo hauek ditu: Bivio Giustimana, Campolungo-villa sant'Antonio, Caprignano, Carpineto, Casa circondariale, Casalena, Casamurana, Case di Cioccio, Casette, Castel di Lama stazione, Castel Trosino, Cervara, Colle, Colle san Marco, Colloto, Colonna, Colonnata, Faiano, Funti, Giustimana, Il Palazzo, Lago, Lisciano, Lisciano di Colloto, Montadamo, Morignano, Mozzano, Oleificio Panichi, Palombare, Pedana, Piagge, Pianaccerro, Poggio di Bretta, Polesio, Ponte Pedana, Porchiano, Rosara, San Pietro, Santa Maria a Corte, Talvacchia, Taverna di mezzo, Trivigliano-villa Pagani, Tronzano, Valle Fiorana, Valle Senzana, Valli, Vena piccola, Venagrande, Villa S. Antonio.

Senidetutako hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]