Asha Bhosle
Asha Bhosle (devanagariz: |आशा भोंसले; Sangli, Britainiar India, 1933ko irailaren 8a – Mumbai, 2026ko apirilaren 12a), Ashaji izenaz ezagunagoa, indiar abeslaria izan zen. Batez ere filmetarako kantak abestu zituen, Indiako hizkuntza guztietan, bai eta errusieraz eta malaysieraz ere. Hamar urterekin abestu zuen lehena, Majha Bal filmerako. Lan ugari grabatu zituen, batzuk bakarka eta beste batzuk Alaap taldearekin, Indian rap act Baba Sehgal taldearekin eta Boy George abeslari britainiarrarekin. Ospe handia eman zioten abesti geldoen leuntasunak eta erraztasunak (Umrao Jaan filma da horren erakusgarri), baina pop musika egin zuen batez ere. 1993an, 60 urte bete zituela ospatzeko, Indiako EMI diskoetxeak Asha Bhosleren bi kanta-bilduma argitaratu zituen, The Golden Collection Memorable Ghazals eta The Golden Collection: The Ever Versatile Asha Bhosle.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]