Asher Brown Durand

Wikipedia, Entziklopedia askea
Asher Brown Durand
Asher Brown Durand by A. Bogardus-crop.jpg
Bizitza
JaiotzaMaplewood (en) Itzuli1796ko abuztuaren 21a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaMaplewood (en) Itzuli1886ko irailaren 17a (90 urte)
Hobiratze lekuaGreen-Wood hilerria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, Irarlea eta argazkilaria
Lantokia(k)New York
Lan nabarmenakThe Capture of Major André (en) Itzuli
The Hunter (en) Itzuli
KidetzaCentury Association (en) Itzuli
MugimenduaHudson Ibaiaren Eskola
Genero artistikoapaisaia margolaritza

Discogs: 5635610 Find a Grave: 4700 Edit the value on Wikidata
Signature of Asher Brown Durand.png

Asher Brown Durand (Maplewood, New Jersey, 1796ko abuztuaren 21a - ibidem, 1886ko irailaren 17a) estatubatuar margolaria izan zen. Hudson Ibaiaren Eskolako kide izan zen.

Irarle batekin ikasi zuen 1812 eta 1817 artean. New Yorken irarlan-enpresa bateko bulegoa zuzendu zuen eta ospea lortu zuen. Bankuko billeteetarako irarlanak 1847ko lehen zigilu estatubatuarretarako erabili ziren.

1830eko hamarkadan, interesa aldatu zuen irarlanetik margolaritzera. 1837an Thomas Cole lagunari Adirondack mendietara lagundu zion eta handik gutxira paisaiak margotzen hasi zen. Ordutik, udak margotzen eman zituen Catskill, Adirondack eta Mendi Zuriak mendilerroetan. Zuhaitzen, arroken eta orbelen marrazki zehatzengatik nabarmendu zen. Naturan zuzenean eta errealismorik handienarekin margotzea aholkatu zuen. Hudson Ibaiaren Eskolako beste margolari batzuek bezala, natura Jainkoaren adierazpen ezin adierazizko bat dela uste zuen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]