Edukira joan

Ashikaga Yoshihisa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ashikaga Yoshihisa

Shogun

1474 - 1489
Ashikaga Yoshimasa - Ashikaga Yoshitane
Bizitza
Jaiotza1465eko abenduaren 11
Herrialdea Japonia
Heriotza1489ko apirilaren 26a (23 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko odoljarioa
Familia
AitaAshikaga Yoshimasa
AmaHino Tomiko
Ezkontidea(k)Shoun-in (en) Itzuli
Q137564724 Itzuli
daughter of Tokudaiji Kinari (en) Itzuli
Q137587776 Itzuli
Familia
Jarduerak
JarduerakSamuraia
GraduaShogun

Ashikaga Yoshihisa (japonieraz: 足利 義尚?) Ashikaga shogunerriko bederatzigarren shoguna izan zen, eta 1473 eta 1489 bitartean gobernatu zuen Japonian. Shogunerri honetako zortzigarren shoguna izan zen Ashikaga Yoshimasaren semea izan zen.

1464an, bere aitak, garai horretan ia 30 urte zituenak, oraindik semerik edo oinordekorik ez zuena, bere anaia txikia Ashikaga Yoshimi hartu zuen oinordekotzat. Baina, Yoshihisaren jaiotzak, 1467an Ōnineko gerran amaitu zen senide arteko gerra bat sorrarazi zuen, 11 urte iraungo zuena, Sengoku aroa abiaraziz, gerrengatik bereiztu zen aro bat. Gerra honen erdian, Yoshimasak bere kargua utzi zuen 1473an, shogun titulua, bere seme Yoshihisari emanez.

Ōnineko gerraren ondoren Ōmi probintziako daimyōa zen Rokkaku Takayorik, Gorte Inperialeko nobleenak ziren zenbait lurralde bereganatu zituen, tenplu eta santutegiekin gauza bera eginez. 1487an, Takayoriren aurkako kanpaina bat antolatu zuen, baina gaixotasun baten ondorioz hil zen 1489an, oinordekorik utzi gabe. Bere oinordekoa, bere lehengusu Ashikaga Yoshitane izan zen.


Aurrekoa
Ashikaga Yoshimasa
Ashikaga shogunerriko shoguna
1473-1489
Ondorengoa
Ashikaga Yoshitane