Asian Dub Foundation

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Asian Dub Foundation


Datuak
Jatorria Londres Ingalaterra
Musika mota Breakbeat, dub, dancehall, ragga
Urteak 1993 - egun
Diskoetxeak Slash, Virgin, FFRR, EMI
Webgunea www.asiandubfoundation.com
Taldekideak
Steve Chandra Savale (Chandrasonic)
Sanjay Gulabbhai Tailor (Sun-J)
John Pandit (Pandit G)
Prithpal Rajput (Cyber)
Aktarv8r
Martin Savale
Al Rumjen
Lehenagoko taldekideak
Deeder Zaman
Rocky Singh
Dr Das
Ghetto Priest
Lord Kimo
MC Spex

Asian Dub Foundation britainiar musika electroniko-taldea da, rock instrumentuak erabiliz —punkaren eragina adierazteko— breakbeat, dub, dancehall eta ragga nahasten dituena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1993an sortu zen, "Identical Beat" dokumentalaren ondorioz. Filma Londresko Farringdon Community Music Housen grabatu zuten eta asiar umeei musikaren oinarrizko teknologia irakasteari buruzkoa zen. Aniruddha Das irakasleak, John Pandit gazte-langileak eta Deeder Zaman 14 urteko bengaliar raperoak Asian Dub Foundation izeneko sound systema sortu zuten.

Lehendabiziko maketei esker, "Nation Records" diskoetxearekin kontratua izenpetu eta Conscious izeneko lehendabiziko EP grabatu zuten 1994an. EP horretan punk to ambient eta bengaliar folk abestien eragina nabarmena zen[1]. Lehen kanta arrakastatsua Rebel Warrior izan zen, 1920ko hamarkadan Kazi Nazrul Islam bengaliar poetak idatzitako "Bidrohi" poeman oinarrituta[2].

Bigarren albumak Rafi's Revenge zuen izena; besteak beste, Naxalite abestian Indiako naxalita ideologia goretsi zutenhor.

2001ean, "La Haine" eta 2004an "La Bataille d'Alger" filmetarako soinu-bandak egin zituzten. Tartean, 2003an Enemy of the Enemy albuma argitaratu zuten, Sinéad O'Connorren lankidetzaz. Urte hartan, 100.000 ikusleren aurrean aritu ziren Dordoinako Larzac herrian, José Bové laboraria omentzeko kontzertu batean.

2006ko irailean, Gaddafi: A Living Myth dub/punk opera estreinatu zuten Londresko Coliseum antzerkian. 2007ko udaberrian Timefreeze 1995-2007 bilduma atera zuten, Public Enemy taldeko Chuck D-ren laguntzaz. Hurrengo urtean "Punkara" izeneko albuma kaleratu zuten.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asian Dub Foundation[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zbk. Izena Urtea Postua
(UK Albums Chart)
Oharra
01 Facts and Fictions 1995
02 R.A.F.I. 1997 Frantzian bakarrik argitaratua
03 Rafi's Revenge 1998 #20
04 Conscious Party 1998 Frantzian bakarrik argitaratua
05 Community Music 2000 #20
06 Frontline 1993-1997: rarities and remixes 2001
07 Enemy of the Enemy 2003 #81
08 Live: Keep Bangin' on the Walls 2003 (CD)
09 Tank 2005
10 Time Freeze 1995/2007: The Best Of 2007 (CD)
11 Punkara 2008 (CD)

Dr. Das[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Emergency Basslines (2006)

Deeder Zaman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ghetto Priest[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Vulture Culture
  • Beyond Flesh

Singleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Abestia Postua
(UK Singles Chart)
Oharra
1997 "Naxalite" #112
1998 "Free Satpal Ram" #56
1998 "Buzzin'" #31
1998 "Black White" #52
2000 "Real Great Britain" #41
2000 "New Way, New Life" #49
2003 "Fortress Europe" #57
2003 "1000 Mirrors" #81 Sinéad O'Connorrekin batera

DVDak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Asian Dub Foundation live: Asian Dub Foundation live (DVD) (2003)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sharma, Samjay; Hutnyk, John; Sharma, Ashwani "Dis-orienting Rhythms: Politics of the New Asian Dance Music" Londres: Zed Books Ltd. ISBN 978-1-85649-469-4.
  2. Hutnyk, John: "Culture Move: On Asian Dub Foundation"

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Asian Dub Foundation Aldatu lotura Wikidatan