Edukira joan

Asinelli dorrea

Koordenatuak: 44°29′39″N 11°20′48″E / 44.494127°N 11.346712°E / 44.494127; 11.346712
Wikipedia, Entziklopedia askea
Asinelli dorrea
Torre degli Asinelli
Boloniako Bi Dorreak
Towers of Bologna
Kokapena
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Emilia-Romagna
Italiako hiri metropolitarraBoloniako metropoli-hiria
Italiako udalerriBolonia
Koordenatuak44°29′39″N 11°20′48″E / 44.494127°N 11.346712°E / 44.494127; 11.346712
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXII. mendea
Izenaren jatorriaAsinelli (en) Itzuli
Arkitektura
Dimentsioak97,2 (altuera) m
Atalakjosteko hari: 498
Ondarea
Kontaktua
Helbideapiazza di Porta Ravegnana ‒ Bologna (BO)

Asinelli dorrea (Italieraz Torre degli Asinelli eta Boloniako dialektoz, Tårr di Aṡnîl, l’Aṡnèla edo Tårr Lónga, dorre luzea) Boloniako Bi Dorreen artean garaiena da, Garisenda dorrearen ondoan dago, eta 11. mendearen amaieran eraiki zela uste da.[1]

Erdi Aroko hiriak zituen dozenaka dorreetarik geratu den garaiena da. Familien arteko lehia izan zitekeen dorre garaiak eraikitzeko grina, Italiako beste hiri batzuetan bezala, baina Asinelli familiak agindu ote zuen hau eraikitzea zalantzazkoa da, Asinelli familiaren izena, 1185ean baitago dokumentatuta lehen aldiz, dorrea ustez eraiki zenetik gutxi gora-behera mende bat igarota. 13. mendean familia horrena zela badago dokumentatua.

Asinelli dorreak hasiera batean 70 metroko altuera zuela uste da, eta ondoren 97.2 metroraino jaso zutela, 2,2 metroko hegal bat jarrita goian, 12. mendean jarria.[1]

Asinelli dorrearen barrualdea.

Mendeetan zehar oinaztarriek sarri dorrea jo eta kalteak eragin zituzten, sute txikiak eta kolapsoak eraginez. 1824an tximistorratza instalatuta konpondu ziren horiek. Dorreak dokumentatutako bi sute handi izan ditu: lehena 1185ean, eragindako sute baten ondorioz, eta bigarrena 1398an.

XIV. mendean, hiriaren jabetza bihurtu zen eta presondegi eta gotorleku bezala erabili zuten ondoren. 1640an Giovanni Battista Riccioli eta XVIII. mendean Giovanni Battista Guglielmini zientzialariek erabili zuten esperimentuak egiteko gorputz astunen mugimenduarekin grabitazioa eta Lurraren errotazioa aztertzeko.

Bigarren Mundu Gerran, 1943tik 1945era bitartean, behaketa gune gisa erabili zen: bonbardaketetan, lau boluntariok goiko aldeko lekuak okupatu zituzten, erreskate operazioak bonba aliatuek kaltetutako lekuetara bideratzeko. Geroago, RAI telebistaren errepikagailu bat instalatu zen goiko aldean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Informazio panela (2016).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]