Asisko Urmeneta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Asisko Urmeneta
Asisko Urmeneta komikilaria.jpg
Ahotsa
Bizitza
Jaiotza Iruñea, 1965 (54/55 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Aita Miguel Javier Urmeneta
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak umorista grafikoa, idazlea, zinema zuzendaria eta gidoilaria
Lan nabarmenak AztiHitza: Xahoren Biografikoa
Xabiroi
Jasotako sariak
Kidetza Etxepare Euskal Institutua
IMDb nm3903987

Asisko Urmeneta Otsoa Errarteko (Iruñea, Nafarroa, 1965 -) nafar irudigilea eta komikilaria da. Komikia, ilustrazioa, marrazki bizidunak, prentsako karikatura eta abarretatik ateratzen du bizimodua [1]. Umorea izan ohi dute ardatz bere lanek. Miguel Javier Urmeneta Iruñeko alkatearen semea, Ramon Urmeneta arkitektoa eta artistaren iloba eta Mikel Urmeneta marrazkilariaren anaia da. Egun Hoztan (Nafarroa Beherea) bizi da[2][3].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asisko Urmeneta Laburrean, Argia

Bere lehen pausoak komikilari gisa, Korrok eta Napartheid fanzineetan eman zituen 80. hamarkadan. Horren ondoren, hainbat prentsa kolaborazio egin ditu (batez ere, Argian), Zazpiak Batman kolektiboko kidea da (Kike Amonarriz eta Antton Olariagarekin batera Mantxut liburuak atera ditu)[2], H28 aldizkari satirikoan parte hartu zuen eta Xabiroi Ikastolen Elkarteko aldizkarian ere marrazten du. Bere kaxa hainbat komiki argitaratu ditu.

Besteak beste, Oskorri, Pottoka eta Negu Gorriak taldeen disken azalak marraztu ditu[2].

Horrez gain, ETB1 telebista-kateko Mihiluze saioan egon zen karikaturak egiten. Juanjo Elordirekin batera 2009an Munduaren bira 80 egunetan, doan eta 2011n Gartxot, konkista aitzineko konkista filmak zuzendu zituen.

2017 eta 2018an hurrenez hurren bi komiki sortu zituen Asisko Urmenetak: Eusklabo Alaiak (Gure Berriak, 2017)[4] eta AztiHitza: Xahoren Biografikoa (Erroa argitaletxea, 2018)[5]. Azken lan honi esker, Urmenetak 2019an Literatura Lanaren Ilustrazioa modalitateko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen[6].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste askoren artean:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Asisko Urmeneta» Jakin . Noiz kontsultatua: 2018-01-05.
  2. a b c «Asisko Urmeneta Otsoa» Euskomedia . Noiz kontsultatua: 2017-03-24.
  3. (Gaztelaniaz) «Asisko Urmeneta» EKE . Noiz kontsultatua: 2020-03-27.
  4. Bedi, Hala. (2018-11-26). «"Ez dugu botererik, Espainiak eta Frantziak kudeatzen dute gure irla"» Argia . Noiz kontsultatua: 2020-03-27.
  5. Urria, 2; Ilustrazioa, 2019; Sariak, Lehiaketak /; Orokorra. «Asisko Urmeneta irabazle Euskadi Literatura Sarietan, ilustrazio alorrean.» euskalirudigileak.com . Noiz kontsultatua: 2020-03-27.
  6. «Irati Elorrieta, Patxi Zubizarreta eta Asisko Urmeneta dira aurtengo Euskadi Literatura Sarietako lehenengo hiru irabazleak» www.euskadi.eus 2019-10-02 . Noiz kontsultatua: 2020-03-27.
  7. «Asisko Urmenetak Agosti Xahori buruzko liburu BioGrafikoa aurkeztu du • ZUZEU» ZUZEU (+ audioa) 2018-11-22 . Noiz kontsultatua: 2019-01-14.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asisko Urmeneta Durangoko Azokan 2017. urtean.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]