Askar Akaiev

Wikipedia, Entziklopedia askea
Askar Akaiev
Askar Akaev MoscowRia 08-2016.jpg
1. Kirgizistango presidente

1990eko urriaren 27a - 2005eko martxoaren 24a
← baliorik ez - Ishenbai Kadyrbekov (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKyzylbayrak (en) Itzuli1944ko azaroaren 10a (77 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Kirgizistan
BizilekuaMosku
Familia
Ezkontidea(k)Mairam Akaieva
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSaint Petersburg State University of Information Technologies, Mechanics and Optics (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaFisika eta Matematika zientzietan doktorea
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, matematikaria eta politikaria
Enplegatzailea(k)Moskuko Estatu Unibertsitatea
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia  (1984 -
Jasotako sariak
KidetzaSobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoaSobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Forward Kyrgyzstan Party (en) Itzuli

Askar Akaievitx Akaiev (kirgizeraz: Аскар Акаевич Акаев; Kyzyl-Bairak, Kirgiziako SES) 1944ko azaroaren 10a) kirgizistandar politikaria da. 1990etik 2005era Kirgizistango presidentea izan zen.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fisika-ikasketak egin eta 20 urte igaro zituen garai hartako Leningraden (gaur egungo San Petersburgo), Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunean (SESB). 1981ean Alderdi Komunistan sartu eta 1984an SESBeko zientzia-akademiako kide bilakatu zen. 1989an Kirgizistango zientzia-akademiako lehendakari hautatu zuten.

1990ean, Sobiet Gorenak Kirgizistango presidente izendatu zuen. 1991n, abuztuko estatu-kolpearen eta Sobietar Batasunaren desegitearen ostean, Kirgizistanen burujabetasuna deklaratu zuen.[2] Presidente aukeratu zuten herritarrek 1991ko urrian eta aginte demokratikoa eratu zuen. Sobietar Batasuna desegitean burujabetu ziren hainbat herrialdetako buruzagi berriak komunista ohiak zirenean, Akaeiv, aldiz, Mikhail Gorbatxov berritzailearen aldekoa zen.[3]

Herrialdea merkatu-ekonomiarantz bideratutako estatu modernoa bilakatzen saiatu zen, eta bere diru propioa, som delakoa, lortu zuen erdialdeko Asiako lehen errepublika ere bihurtu zen. Ahalegindu zen, halaber, kirgizistandarren eta gutxiengo etniko batzuen arteko tirabirak baretzen, baina errusiar askok eta beste gutxiengo batzuek alde egin zuten Kirgizistandik 1990eko hamarkadaren hasieran.

Akaieven eta haren aldaketa ekonomikoen aurkakoek presidentearen botereak murriztea lortu bazuten ere, erreferendumen bidez bere presidentetza berrindartu zuen, eta 1995eko hauteskundeetan alde handiarekin nagusitu zen.[4] 1996an, Estatu Independenteen Erkidegoko (EIE) kide ziren lau herrialderen artean (Errusia, Kazakhstan, Bielorrusia eta Kirgizistan) loturak sendotzeko hitzarmena sinatu zuen herrialde horietako presidenteekin.

2000. urteko hauteskundeak iruzurraren bitartez irabazi izana egotzi zitzaion, eta 2002tik aitzina haren kontrako protestak ugarituz joan ziren. 2005eko legebiltzarrerako bozetan semea eta alaba hautagaiak izan ziren. Hauteskunde horien ondoren, Tulipen Iraultza piztu zen eta Akaievek Errusiara ihes egin zuen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Askar Akaiev presidenteak dimisioa sinatu du Moskun. Berria, 2005eko apirilak 5, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-4).
  2. Uzbekistan eta Kirgizistanekin hamar dira errepublika independentistak. Euskaldunon Egunkaria, 1991ko irailak 1, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-4).
  3. Askar Akaiev, botereak okertua. Berria, 2005eko apirilak 11, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-4).
  4. Akaievek berriro hauta dezaten lortu du Lehendakaritzarako hauteskundeetan. Euskaldunon Egunkaria, 1995ko abenduak 26, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-4).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]