Askatasunaren Ibilaldia
| Askatasunaren Ibilaldia | |
|---|---|
| Mota | manifestazioa |
| Honen parte da | euskal gatazka eta Espainiako trantsizioa |
| Denbora-tarte | 1977ko uztailaren 10a - 1977ko abuztuaren 28a |
| Abiapuntu | Zarautz Gernika-Lumo Agurain Lodosa |
| Helmuga | Aratzuri |
Askatasunaren Ibilaldia Euskal Herrian zehar 1977ko udan amnistia eta askatasunaren alde egindako mobilizazioa izan zen.
Testuingurua eta garapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1977ko uztailaren 10ean Askatasunaren Ibilaldia hasiera eman zitzaion Zarautz, Gernika, Agurain eta Lodosatik abiatutako lau zutabetan: “Erribera”, “Txikia”, “Matalaz-Apala-Txirrita” eta “Martxoak 3”. Zutabe bakoitzak zazpi euskal herrialdeak zeharkatu zituzten ibilbideak burutu zituen, egunero udalerri ezberdin batean geldituz, harekin batera hitzaldiak, mahai biribilak, solasaldiak, jaialdiak, alderdi politikoen programen analisiak, eta hainbat lehiaketa eta jardunaldi ere ospatu zirelarik. Aurrez antolatutako ibilbideek denera 1.847 km. eta 500 udalerri inguru zeharkatu zituzten. Azkenean, lau zutabeen bategitea Oltza zendeako Aratzuri herrian jazo zen. 45.753 auto eta kamioneta eta 500 autobus joan ziren, denera 150.000 lagun baina gehiago bertaratu zirelarik. Lau aldarrikapen bildu zituen: Amnistia osoa, Euskal Herriaren izaera nazionalaren onespena, Autonomia estatutu nazionala eta Indar errepresiboen desagerpena.
Askatasunaren Ibilaldia Euskal Herrian ezagutu den mobilizaziorik handiena izan zen, Guardia Zibilaren eta Espainiako poliziaren jazarpen eta errepresioa basatia izan arren. Uztailaren 21ean, Durangon, Telesforo Monzonekin batera, atzerrira bidalitako 10 deportatu agertu ziren bertan. Eta amaierako ekitaldian ere parte hartuko zuten, abuztuaren 28an, Aratzuriko zelaietan (Iruñean egitea debekatu ondoren).
Zutabeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lehen zutabeak 491 km. gauzatu zituen. Zarauztik abiatu zen, Donostia, Hondarribia, Donibane Lohitzune, Baiona, Donapaleu, Donibane Garazi, Orreaga, Agoitz, Irunberri, Ledea, Zangoza, Zarrakaztelu, Caparroso, Arguedas, Tutera, Martzilla eta Tafalla igaro ondoren Tebasetik Iruñean sartzeko.
- Bigarren zutabeak 421 km.-ko ibilbidea gauzatu zuen. Gernikan abiatu eta Bermeo, Plentzia, Bilbo, Sestao, Somorrostro, Balmaseda, Sodupe, Urduña, Laudio, Trebiñu, Samaniego, Laguardia, Viana, Los Arcos eta Lizarra zeharkatu zituen, Iruñera Gares aldetik sartuz.
Eragina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta izaera eta pentsamolde anitzeko antolatzaile eta partaideak izan, martxak Espainiako trantsizioa hartzen ari zen bidea eta urte hartako ekainaren 15eko Espainiako hauteskunde orokorren emaitzekin ados ez zauden euskal herritar ugariren mugimendu orokorra bilakatu zen. Mugimendu hau Herri Batasuna alderdiaren sorburua izan zen.[erreferentzia behar]
Jokin Apalategik gidaturiko "Askatasunaren ibilaldia" liburuan aipatzen denez, Telesforok ekarpen handia egin zion martxari[1]. Horien artean "Askatasunaren ibilkuntza[2]" edo "Euskal Herria jaiki hadi" abestiaren letra.
Memoria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1997an eta 2017an 20. eta 40. urteurrenak gogoan Abialdia eta Kalera martxak antolatu ziren, orduko helburuak bizirik, presoak etxeratzeko eta Euskal Herriko askatasunaren alde.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ “Askatasunaren Ibilaldia” liburua (1978), mobilizazio historikoaren kronika xehea : ataramiñe. (kontsulta data: 2025-09-07).
- ↑ IrabazikoDugu778. (2009-11-10). Askatasunaren Ibilkuntza. (kontsulta data: 2025-09-07).
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Askatasunaren martxa. Auñamendi entziklopedia. Euskomedia.org
- (Gaztelaniaz) “Askatasunaren Ibilaldia” liburua (1978), mobilizazio historikoaren kronika xehea
- (Gaztelaniaz) 20 urte Askatasunaren Ibilaldian 1977/1997 IKUSKA multimedia
- Abialdia 20 Urte Askatasunaren ibilbidean- Dokumentala
- Askatasunaren ibilaldia: herri bat martxan
- Telesforo Monzon. Nor zen?
- 48 urte eta gero askatasunaren ibilaldia gogora ekarri dute
- Harluxet hiztegiko sarrera