Askatasunaren trena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Manifestaldia Madrilen

Askatasunaren trena (gaztelaniaz: El tren de la libertad) emakumeen eskubide sexual eta erreproduktiboen defentsarako mugimendua da eta Espainiako abortuaren Legearen erreformaren aurkakoa. 2014ko otsailaren 1ean Madrilen manifestaldi jendetsua izan zen Justiziako Ministroa zen Alberto Ruiz-Gallardónek aurkeztutako abortuaren legearen aurreproiektua atzera egiteko zein haren dimisioa eskatuz eta 2010 geroztik indarrean zegoen abortu legea defendatuz.

Protesta Asturiasen sortu zen Tertulia Feminista Les Comadres eta Barredosko Mujeres por la Igualdad erakundearen eskutik. Estatu guztiko emakume-taldeak, baita erakunde feministak eta eskubide sexual eta erreproduktiboen defentsan inplikatutako entitate ugari ere bildu zitzaizkien. Trenak eta autobusak antolatu eta Madrilera abiatu ziren bertan izan baitzen deialdiaren ekitaldi nagusia. Oposizioko alderdiek zein sindikatuek ere adostasuna adierazi zuten.

Prado-ko pasealekutik manifestazioa Diputatuen Kongresurantza  abiatu zen non ordezkari talde batek “Nire erabakia” manifiestoa entregatu zuten. Idatzi hau Alicia Miyares Filosofia Doktoreak prestatu zuen eta Gobernuko presidentearen izenean, Kongresoaren izenean, Osasuneko ministraren izenean, Ana Mato, Justiziako ministroaren izenean, Alberto Ruiz Gallardon, Kongresoaren erregistroan aurkeztu zen, mugimenduaren aldarrikapenak azalduz.

Askatasun trenaren mugimenduan milaka eta milaka lagun parte hartu zuten eta Espainiako historian feministen aldeko manifestaziorik handienentzat hartu da (2015. urterarte).

Era berean, elkartasun-manifestazioak izan ziren Europako hainbat hiriburutan (Londres, Erroma, Paris, Luxenburgo) eta Latinoamerikan (Buenos Aires).

Protestaren gauzatzea Yo decido. El Tren de la Libertad dokumentalean bildu zen. Bertan 80 zinegile eta ikus-entzunezkoen munduko profesionalek hartu zuten parte, besteak beste, Gracia Querejeta, Angeles Gonzalez-Sinde, Mabel Lozano, Icíar Bollaín, Isabel Coixet, Georgina Cisquella , edo Virginia Yagüe.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  'El Tren de la Libertad' ya tiene su documental (VÍDEO) . Noiz kontsultatua: 2017-02-01 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]