Asklepeion (Kos)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Asklepeion (Kos)
HSAsclepiusKos.jpg
Kokapena
Herrialdea Grezia
EskualdeaHego Egeo
UdalerriaKos Municipality
Kokapen fisikoa Kos
Koordenatuak 36° 52′ 33″ N, 27° 15′ 25″ E / 36.875802°N,27.256994°E / 36.875802; 27.256994Koordenatuak: 36° 52′ 33″ N, 27° 15′ 25″ E / 36.875802°N,27.256994°E / 36.875802; 27.256994
36.875802 eta 36.87639,27.256994 eta 27.25417 parametroa ez da «latitude,longitude» baliozkoa
Izena Asklepios
Ondarea

Koseko Asklepeion, Antzinako Greziako santutegia da, Asklepioren omenez egindako garrantzitsuenetakoa.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenplua Kos uhartean dago, Egeo itsasoko Dodekaneso inguruan hain zuzen ere. Uhartearen neurriak honako hauek diraː 40 km luze, 8 km zabalera eta Turkiako Bodrum kostaldetik (antzinako Halikarnaso) 4 kmra baino ez dago.

Sinbologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenplua greziar mitologiako Asklepioren (antzinako grezieraz: Ασκληπιός) omenez eraikia izan zen. Erromatarrek Eskulapio (latinez: Aesculapius) izenez Medikuntzako jainkotzat zuten.

Arkitektura eta ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santutegiak harlanduzko hormak zituen, lau terraza eta hormen artean haitzurdinezko harmailadiak. Goiko terrazako hiru aldeetan doriko atari batez inguratuta zegoen eta bertan jainkoaren tenplua zegoen. Tenplu honek helelinistiko garaiko doriko estiloko 6 zutabe fatxadan eta 11 alboetan zituen. Alboko terrazan aldarea zegoen, K.a II. mendean berreraikia. Honen erdialdean eskailera bat, joniko estiloko haitzurdinezko zutabe bat eta aldamenean Asklepioren omenezko zaharrena den tenplu txiki batez gain, beste bat erromatar garaikoa, ziurrenik Apoloren omenezkoa.

Haraindiko terrazan, ospitale esparru handitsua zegoen, hiru aldetan portikoz osatua, angelu zuzena zuten egongela batzuetara zuzentzen zutenak, ziurrenik sendabide terapeutikoak hartzeko joaten ziren erromesei ostatu emateko izanak.

Hemen izan zuen egoitza Hipokratesek sortutako medikuntza eskolak.

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]