Edukira joan

Asmaa Rhlalou

Wikipedia, Entziklopedia askea
Asmaa Rhlalou

alkate

2021eko irailaren 24a - 2024ko otsailaren 28a
Mohamed Sadiki (en) Itzuli - Fatiha El Moudni (en) Itzuli
Member of the House of Representatives of Morocco (en) Itzuli

2016ko urriaren 14a - 2021eko uztailaren 15a
Barrutia: Women national constituency (en) Itzuli
Hautetsia: 2016 legislative election in Women national constituency (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaRabat, 1969 (56/57 urte)
Herrialdea Maroko
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Perpignan (en) Itzuli 2006) doktoretza : ekonomia
Tesi zuzendariaFrançois-Paul Blanc (en) Itzuli
Hizkuntzakmarokoar arabiera
arabiera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta kazetaria
Enplegatzailea(k)L'Opinion (en) Itzuli
MBC Group
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa National Rally of Independents (en) Itzuli
Istiqlal Alderdia

Asmaa Rhlalou (arabieraz: أسماء أغلالو‎) kazetari politiko marokoarra da. 2021eko irailaren 24tik Rabateko alkatea da, Marokoko hiriburuko alkatetza bere gain hartzen duen lehen emakumea izanik. Independenteen Talde Nazionaleko (RNI) kidea da.[1][2] 2016tik 2021era diputatu izan zen.

Frantziako Perpignan Unibertsitatean ekonomiako doktoretza bat egin zuen.[3]

Kazetaria izan da L'Opinion egunkarian. 2016tik 2021era Marokoko Ordezkarien Ganberan finantza eta garapen ekonomikoaren batzordeko kide izan zen eta Independenteen Talde Nazionaleko diputatua.[4] 2017an, politikan lider diren Emakumeen Munduko Foroan parte hartu zuen Rekjavicken.[5]

Rabateko alkatea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko irailean, Rabateko lehen emakume alkatea bihurtu zen. Bozketan, USFPko Hassan Lachgarrek (7 boto) eta Badia Bennanik (PJD) (8 boto) ere parte hartu zuten.[1] Udal kontseiluko 81 botoetatik 58 lortu zituen.[3] RNI, PAM, Istiqlal eta MP alderdiekin koalizioan iritsi zen alkatetzara.[3]

Justizia eta Garapena Alderdiko Mohamed Sadiki ordezkatu zuen. Beste emakume batzuek, tartean Nabila Rmili Casablancako alkatea, 2021eko irailaren 8an egindako udal hauteskundeetan garaipena lortu zuten. 2021ean, Marokoko herrietako eta eskualdeko hauteskundeetan, emakumeen parte-hartzea %27koa izan zen, aurreko hauteskundeetan, berriz, %12koa.[1]

Emakumeen ordezkaritza politikoa eta erabaki-postuetan sartzea eskakizun soziala izateaz gain, demokraziaren garapenerako ere badela uste du. Kuoten aldekoa da, baina haratago joateko beharra planteatzen du, eremu guztietan emakumeen presentzian aurrera egiteko, parekotasuna lortzeko.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]