Asociación Católica de Propagandistas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Asociación Católica de Propagandistas
Datuak
Mota elkartea
Herrialdea Espainia
Agintea
Legezko forma elkartea
Historia
Sorrera 1909

Asociación Católica de Propagandistas (ACdP; euskaraz: «Propagandisten Elkarte Katolikoa») espainiar fededunen elkarte pribatu katolikoa da, fede katolikoa eta apostolutza hedatzea ideal erlijiosoa duena. Elkarteak gutxiengo hautatuak trebatuz eta eskatuz gizartearen bizitza publikoan katolikoen ekintza sozial eta politikoa bultzatzea zuen. Angel Ayala apaiz jesuitak 1909an sortu zuen erakundea, Asociación Católica Nacional de Jóvenes Propagandistas (ACNdJP; euskaraz: «Gazte Propagandisten Elkarte Katoliko Nazionala») izenarekin.[1]

1931ko Gorte konstituziogileek bost propagandista izan zituzten diputatu, Ricardo Cortés Ekintza Nazionaleko zerrendetan, José María Gil-Robles eta José María Lamamie de Clairac Nekazal Blokean, Jose Antonio Agirre euskal nazionalista eta Marcelino Oreja Elosegi tradizionalista koalizio katoliko-foruzalean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gutiérrez García, José Luis. (2010). Historia de la Asociación Católica de Propagandistas. 1 Madril: CEU Ediciones, 15 or. ISBN 978-84-92456-64-2. OCLC .682146453.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Politika
Espainia
Artikulu hau Espainiako politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.