Asonantzia
Asonantzia errimez mintzatuz, bokalen arteko hoskidetasuna da.[1] Asonantzia edo errima asonantea figura erretoriko bat da, bokalak hitz batetik bestera errepikatzean datzana, silaba tonikotik abiatuta. Kontsonantzia ez bezala, asonantzia bi hitzen artean ezartzen duen antzekotasuna partziala baino ez izatearekin bat dator (bokalak bat datoz, baina ez kontsonanteak).
Errima partziala ere deitzen zaio, eta “bete-betekoa ez den errima” ere bai. Morfologia mailako figura ere bada asonantzia, eta zenbait hitzek bokal berdinak eta kontsonante ezberdinak dituztenean gertatzen da, eta hizki horiek antzeko ezaugarri fonetikoak dituztenean. Horrelako antzekotasun fonikoa, estrofa baten neurtitz edo bertso lerroen azkenetan gertatzen denean, errima asonantea duela esaten da.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «asonantzia». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2025-08-16.)
- ↑ Haritxelhar, Jean. (2008). Literatura Terminoen Hiztegia. Bilbo: Euskaltzaindia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |