Edukira joan

Aspergillus oryzae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aspergillus oryzae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaEurotiomycetes
OrdenaEurotiales
FamiliaAspergillaceae
GeneroaAspergillus
Espeziea Aspergillus oryzae
Cohn, 1883
BasionimoaEurotium oryzae

Aspergillus oryzae, baita kōji izenez ezaguna ere (japonieraz: ニホンコウジカビ edo 日本麹黴, Hepburn: nihon kōji kabi, Japoniako koji-lizuna), Japoniar gastronomian asko erabiltzen den onddo mota bat da.

Miso eta soja-saltsa ekoitzitzeko soja hartzitzen du. Arrozaren hartzidurarako erabiltzen da, batez ere sake eta shōchū edariak ekoizteko.