Association for Computational Linguistics

Wikipedia, Entziklopedia askea
Association for Computational Linguistics
Datuak
Izen laburraACL
Motaelkarte zientifikoa, argitaletxea eta sarbide irekiko argitaletxea
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1962
webgune ofiziala
GitHub: acl-org

Association for Computational Linguistics (ACL) lengoaia naturalen prozesamenduan ikertzen dihardutenentzako elkarte zientifiko eta profesionala da. Urtero kongresu bat antolatu ohi dute, hizkuntzalaritza konputazionala gai nagusitzat izaten duena. 1962an sortu zen, hasiera batean Association for Machine Translation and Computational Linguistics (AMTCL) izena zuelarik. 1968tik aurrera, gaur egungo izena hartu zuen, ACL.[1]

ACLk gainera, beste bi azpielkarte hartzen ditu barne: Europakoa (EACL)[2] eta Ipar Amerikakoa (NAACL). [3]

ACLren aldizkaria, Computational Linguistics izenekoa, hizkuntzalaritza konputazionala eta lengoaia naturalen prozesamendurako baliabide nagusia da. 1988az geroztik MIT Pressen bitartez argitaratzen da.[4][5]

ACLren liburu sortak, Studies in Natural Language Processing, Cambridge University Pressek argitaratutakoak dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ACL 1962an sortu zen, Itzulpen Automatiko eta Linguistika Konputazionalaren Elkarte (AMTCL, Association for Machine Translation and Computational Linguistics) gisa. Hasierako bazkideak 100 inguru izan ziren. 1965ean, AMTCLk bere gain hartu zuen Mechanical Translation and Computational Linguistics aldizkaria. Aldizkari hori joan zen transformatzen: American Journal of Computational Linguistics (1974 —1978, 1980—1983) eta Computational Linguistics (1984—orainaldia).[6]

Urteko bilera 1963an egin zen lehen aldiz. Urteko bilera, luzaroan, informala izan zen, eta ez zuen laburpenak besterik argitaratu. 1968rako, elkarteak gaur egungo izena hartu zuen, Association for Computational Linguistics (ACL, Hizkuntzalaritza Konputazionalerako Elkartea). ACLren urteko bilerako akten argitalpena 1979an hasi zen eta pixkanaka forma moderno hartu zen.[6]

Ameriketako Estatu Batuetako gobernuak ikerketa asko babestu zituen 1989tik 1994ra bitartean, eta horrek ACLren heldutasuna ekarri zuen. Horren ezaugarri dira autoreak atxikitzeko-tasak handitzea eta funtsezko gai batzuen ikerketa areagotzea, hala nola, ahotsaren ezagupena. XXI. menderako, elkartea gai izan zen autoreak indize altu batean mantentzeko, banakako ikerketa-gaien inguruko moldaketa egonkorrago batean bateratu baitziren.[7]

2020an, ACLren urteko bilerak lehen aldiz Txinako aurkezpen gehiago jaso zituen Estatu Batuetakoak baino, eta horrek gizartearen aniztasun geografiko gero eta handiagoa islatzen du.[8]

Interes-talde bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ACLk Interes Bereziko Talde ugari ditu (SIG), hizkuntzaren prozesamenduko arlo espezifikoetan jartzen du arreta. Hauek dira ACLn gaur egun dauden SIG batzuk:

SIG taldea Deskribapena
SIGANN Anotazio linguistikoa
SIGBIOMED Biomedikuntzako hizkuntzaren azterketa
SIGDAT Datu linguistikoak eta corpusetan oinarritutako hurblpenak
SIGDIAL Elkarrizketen prozesamendua
SIGFSM Egoera finitutako metodoak
SIGGEN Hizkuntzazko sorkuntza
SIGHAN Txineraren prozesamendua
SIGHUM Hizkuntza Teknologiak sozio-ekonomian eta humanitateak
SIGLEX Lexikoa: SemEval ebaluazio semantikoak eta SENSEVAL hitzen adiera-desanbguazioko ebaluazioak antolatzeko aterkia
SIGMT Itzulpen automatikoa
SIGMOL Hizkuntzaren matematika
SIGMORPHON Morfologia eta fonologia konputazionalak
SIGNLL Hizkuntzen ikaskuntza
SIGPARSE Hizkuntzaren analisi sintaktikoa
SIGSEM Semantika konputazionala
SIGSEMITIC Hizkuntza Semitikoentzako hurbilpen Konputazionalak
SIGSLAV Eslaviar hizkuntzentzako hizkuntzaren prozesamendua
SIGSLPAT Hizketaren eta Hizkuntzaren Prozesamendua laguntza-teknologietarako
SIGTYP Tipologia
SIGWAC Web corpus gisa (Web as Corpus)

Lehendakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Each year the ACL elects a distinguished computational linguist who becomes vice-president of the organization in the next calendar year and president one year later. Recent ACL presidents are:

Urtero, ACLk hizkuntzalari konputazional ezagun bat aukeratzen du hurrengo urte zibilean erakundearen lehendakariorde izan dadin eta urtebete geroago lehendakari bihurtzen da. Hauek dira ACLko lehendakari izandakoak:

Year Name
2021 Rada Mihalcea
2020 Hinrich Schütze
2019 Zhou Ming
2018 Marti Hearst
2017 Joakim Nivre
2016 Pushpak Bhattacharyya
2015 Chris Manning
2014 Gertjan van Noord
2013 Haifeng Wang
2012 Ken Church
2011 Kevin Knight
2010 Ido Dagan
2009 Steven Bird
2008 Bonnie Dorr
2007 Mark Steedman
2006 Jun'ichi Tsujii
2005 Martha Palmer
2004 Johanna Moore
2003 Mark Johnson
2002 John Nerbonne
2001 Eduard Hovy
2000 Wolfgang Wahlster

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «What is the ACL and what is Computational Linguistics? | ACL Member Portal» www.aclweb.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-07).
  2. «EACL» eacl.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-07).
  3. «NAACL: North American Chapter of the ACL (Association for Computational Linguistics)» naacl.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-07).
  4. (Ingelesez) Association for Computational Linguistics. 2021-02-25 (Noiz kontsultatua: 2022-01-07).
  5. «Computational Linguistics | MIT Press» direct.mit.edu (Noiz kontsultatua: 2022-01-07).
  6. a b «Some Notes on ACL History» www.aclweb.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-07).
  7. Anderson, Ashton; Jurafsky, Dan; McFarland, Daniel A.. (2012-07). «Towards a Computational History of the ACL: 1980-2008» Proceedings of the ACL-2012 Special Workshop on Rediscovering 50 Years of Discoveries (Association for Computational Linguistics): 13–21. (Noiz kontsultatua: 2022-01-07).
  8. (Ingelesez) Chairs, Program. (2020-06-04). «ACL2020: General Conference Statistics» ACL 2020 (Noiz kontsultatua: 2022-01-07).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian