Assona Enekoitz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Assona Enekoitz
Bizitza
JaiotzaIruñea, 805
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaKordobako emirerria, IX. mendea ( urte)
Familia
AitaEneko Arista
AmaOneka Beraskoitz Iruñekoa
Ezkontidea(k)Musa ibn Musa  (820 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaArista leinua
Jarduerak

Asona Enekoitzlatinez: Assona[1]—, garaiko testuetan Aussona edo Ossona izenekin ere agertzen dena,[erreferentzia behar] Nafarroako lehen errege dinastiakoa izan zen, nahiz eta oraindik ezin ziren ez errege ez Nafarroakoak kontsideratu.[2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eneko Arista buruzagiaren, Nafarroako errege dinastian lehen izen ezagunaren alaba zen. Ez dago argi nor izan zen bere ama, batzuek diote Oneka Belaskoitzekoa izan zitekeela. Jaiotza data ere ez dago argi, baina ziurrenik 790. urtearen ostean jaio zen.

Assona 820an (?) Musa ibns Musa, Tutera, Huesca eta Zaragozako walia eta Ebro Haraneko jaunarekin ezkondu zen. Musa banukasitarren buruzagia zen, eta era berean Eneko Aristaren (Assonaren aitaren) anaia-ordea; izan ere, ama bera zuten.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Senarra Musa ibn Musa ibn Fortun izan zuen. Hala ere ez dago argi zenbat seme-alaba ziren Musa eta Assonarenak, Musak beste emazte bat izan zuelako. Hala ere, Musaren seme-alabak izan ziren:

Rodako Kodizearen irudia

Garaiko testuetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako lehenengo leinu primitiboei buruzko iturri garrantzitsuenetako bat Meyako Genealogiak dira (eta hauek bi kodizeetan bildu dira: Santa Maria Rodako Kodizean eta  Leongo San Isidroren Kodizean). Bertan lehenengo genealogian, Ordo numerum Regum Pampilonensium, Assona Enekoren alaba zela esaten du eta Musarekin ezkondu zela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Rodako kodexa.
  2. Martínez Díez, 2007, 22.
  3. Lorenzo Jiménez, 2010, 215.
  4. a b c Lorenzo Jiménez, 2010, 372.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Auñamendi Entziklopedia. Genealogías de Meyá. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2020. [Kontsulta data: 2020ko Maiatzaren 15a]. Eskuragarri hemen: http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/genealogias-de-meya/ar-95230/
  • Cañada Juste, Alberto (1980). «Los Banu Qasi (714-924)». Príncipe de Viana (58-59): 5-96. ISSN 0032-8472.
  • Lorenzo Jiménez, Jesús (2010). La dawla de los Banū Qasī: origen, auge y caída de una dinastía muladí en la frontera superior de Al-Ándalus. Madrid: Consejo Superior de Investigaciones Científicas. ISBN 978-84-00-09164-4.
  • Martínez Díez, Gonzalo. (2007). Sancho III el Mayor Rey de Pamplona, Rex Ibericus. Madril: Marcial Pons Historia, 21-23 or. ISBN 978-84-96467-47-7.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]