Astaputz belzkor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Astaputz belzkorra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaBovista
Espeziea Bovista nigrescens
Pers., 1794
Mikologia
 
gleba formako himenioa
 
txapelik ez
 
ez dauka orririk
 
espora marroiak dauzka
 
saprobioa da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Astaputz belzkorra (Bovista nigrescens) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da. Ez du balio gastronomikorik, batez ere heltzen denean, gleba zuria izateari uzten dionean. Ez da ohikoa Euskal Herrian.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 3 eta 6 cm arteko diametrokoa. Globo itxura apur batekin. Hasieran ilegabea eta zuria da, ondoren soildu eta pitzatu egiten da, azkenik, kolore arre-purpura distiratsua hartzen du, oinarri ilunarekin eta paperaren itxurarekin zahartzean. Fase honetan, kanpoko geruza ireki egiten da, goiko aldetik zirrikitu bat zabaltzen zaio, masa beltzaxka eta hauts itxurakoa ikusten utziz.

Haragia: Gleba, hasieran, trinkoa eta zuria da, perretxikoa gaztea denean, ondoren kolore arre-purpura bat hartzen du esporak heltzen direnean, azkenik, masa ilunago bat geratzen da, espora-masak osatua.[1]

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako baliorik gabea.[2]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bovista plumbea delakoarekin, hau txikiagoa da eta zahartzean berunaren kolorea hartzen du.[3]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, nahiko ohikoa larreetako belarretan.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerika osoa, Europa, Errusia, Australia, Kaukasia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 517 or. ISBN 84-7173-211-4..
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 692 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 508 or. ISBN 84-87997-86-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 304 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]