Astaurraz
| Astaurraz | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Plantae |
| Ordena | Asterales |
| Familia | Asteraceae |
| Leinua | Cichorieae |
| Generoa | Sonchus |
| Espeziea | Sonchus oleraceus Linnaeus, 1753 |
Astaurraz (Sonchus oleraceus)[1] Asteraceae familiako landare belarkara da, kardaberen taldekoa, horregatik askotan kardabera ere esaten zaio.[2]
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lineok deskribatu zuen Zientziarako 1753. urtean Species Plantarum liburuan.[3]
Generoaren Sonchus izenaren oinarrian grezierazko sónkhos izena eta handik eratorritako latinezko sonchos izena daude. Teofrastok, Dioskoridesek eta Plinio Zaharrak aipatzen dute izen hori zuen landare bat, hosto arantzatsuak zituena eta jangarria zena. Espeziearen oleraceus izena latinezko ǒlǔs ("belarra") hitzetik dator, "belarraren antzekoa" esan nahi du.[4]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]125 cm arteko altuera har dezakeen landare belarkara da sustrai sendoak dituena. Zurtoinak tenteak dira, 4-17,2 mm-ko diametroa hartzen duena. Zurtoinak sinpleak izan daitezke eta adarkatuak ere bai. Hostoak pinatipartituak edota pinatisekatuak izaten dira 8 cm arteko luzera hartzen dutenak.[3]
Zurtoinen muturretan lore kapituluak ateratzen ditu, 120-250 lore artean izan ditzaketenak. Loreak horiak izaten dira, batzuetan hori biziak, bestetan hori argiak.[3]
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bide ertzetan, larreen mugean, barbetxo lurretan, hormetan eta orokorrean gizakiak aldaturiko belardietan agertzen da. Itsas mailatik 2.100 metrotako altuerara arte ikusten da, edozein motatako lurzoruetan.[3]
Ugalketa eta bizi-zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urteroko landarea da. Martxoa eta azaroa artean loratzen da eta fruitua udaberrian heltzen da. Fruitua akenio bat izaten da, haizearen bidez barreiatzen dena.[5]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Infloreszentziak.
- Loreak itxita.
- Lore kapituluak.
- Fruituak.
- Hostoak.
- Sustraiak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Astaurraza» Naturaleza y turismo (kontsulta data: 2025-03-15).
- ↑ «Kardaberaren hosto lehorren 100 gramok 28 gramo proteina dituzte – Independentea.eus» independentea.eus 2023-10-27 (kontsulta data: 2025-03-15).
- 1 2 3 4 (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Sonchus oleraceus L.» Naturaleza y turismo (kontsulta data: 2025-03-15).
- ↑ «Titre • Dictionnaire Gaffiot latin-français» www.lexilogos.com (kontsulta data: 2025-03-15).
- ↑ «Sonchus oleraceus L.» www.unavarra.es (kontsulta data: 2025-03-15).